Euskadi Lagunkoiak Berriak "Bakardadeari aurre egiteko gakoak eta tresnak" online prestakuntza jarri du abian

Argitalpen-data: 

Euskadi Lagunkoiak "Bakardadeari aurre egiteko gakoak eta tresnak" online prestakuntza jarri du abian. Ikastaro honi esker, adineko pertsonen bakardadeari buruzko ulermen handiagoa lortuko da, eta, gainera, horrelako egoerei aurre egiten lagunduko duten gakoak eta tresnak identifikatuko dira.

Ikastaro hau Prestakuntzan dago eskuragarri, Euskadi Lagunkoiaren online prestakuntza-programan. Webguneko "Prestakuntza" erlaitzetik sartzen da, edo esteka honen bidez matrikulatzen da. Inprimakia bete ondoren, posta elektroniko bat bidaliko da erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzeko.

Ikastaro hau Euskadi Lagunkoia 2024 erronkaren esparruan landutako materialetako bat da: Bakardade-egoerei heltzea. Erronkari lotuta, "Tresnen kita. Bakardadeak" webgunean dago, "Materialak"  atalean.

Informazio-saio bat egingo da, eta bertan azalduko da, urratsez urrats, nola sartu eta erabili material horiek lagunkoia sareari atxikitako udalerri lagunkoietan praktikan jarri ahal izateko. Saioa martxoaren 26an izango da, asteazkena, 10:30ean, ordubete inguruko iraupenarekin eta online modalitatean egingo da.

Beharrezkoa da saioan parte hartuko dela baieztatzea, helbide honetara idatzita: gobiernovasco-euskadilagunkoia@euskadi.eus.