Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea
2021-11-17
Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginaren berri eman nahi du.
Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:
- Aurrez aurreko eskola jarduera etenda duten ikastetxeak: bat ere ez
- Orotara 34 ikasgela daude itxita, 23 ikastetxetan
2021-2022 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.470 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,19 da.