Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea
2021-04-29
Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu* ditu, 2021eko apirilaren 29ko 12:00ak arte.
Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:
- Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak:
Bizilore Eskola Aktiboa HLHIP, Azkoitian (38 ikasleko eskola)
- Orotara 130 ikasgela daude itxita, 84 ikastetxetan**
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua Gipuzkoa eta Bizkaiko ikasgelen % 0,87 da**
* Aste honetan, Covid-19ren bilakaera datuek Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako eragina eguneratuko dute. Arabako eskola gehienak itxita daudenez –San Prudentzio ospakizunak tarteko-, lurralde honetako daturik ez da eguneratuko.
** Gipuzkoa eta Bizkaiko 14.779 gelen gaineko datu eta portzentajeak dira.