COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko abenduak 23

Atzo, 9.579 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 473 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 83 Araban, 202 Bizkaian, 184 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 86 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, abenduaren 14tik 20ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 93 hildako egon direla.

 

(*) Asteko buletina gaur argitaratuko da 16:30etan, eta hurrengo txosten epidemiologikoa astelehenean eguneratuko da. Hala ere, egunero emango da datu orokorren berri.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/23_diciembre_Boletin.pdf

 

Asteko buletina (abenduaren 14tik 20ra) 16.30etan argitaratuko da:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/23_diciembre_Boletin-semanal.pdf

 

Gasteizen, 2020ko abenduaren 23a