COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko irailak 16

Atzo, 9.764 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 459 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 46 Araban, 237 Bizkaian, 166 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 56 pertsona ZIUn daude.

 Bestalde, irailaren 7tik 13ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 46 hildako egon direla.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/16_septiembre_Boletin.pdf

 

(*) Arratsaldeanr, irailaren 7tik irailaren 13ra bitartean metatutako datuak jasotzen dituen txostena, hildakoen datua barne, Irekian eta Osasun saileko web-orrian argitaratuko da.