COVID-19ari buruzko datu eguneratuak Euskadin

2020.eko uztailak 17

Atzo, 5.614 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 68 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 4 Araban, 26 Bizkaian, 35 Gipuzkoan, eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 2 pertsona solairuan ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/17_julio_Boletin.pdf

 

Oharra: Asteazkenero, aldizkari epidemiologiko osoan eman ohi ziren datu guztiak eguneratuko dira, azken asteko datu metatuekin, hildakoen datua barne (COVID positiboarekin azken 60 egunetan). Asteko argitalpen horren bidez, gainera, kausa zuzena COVIDa izan duen heriotza-kopurua ezagutuko da; izan ere, kasu bakoitzaren analisi zehatzagoa egin ahalko da.