Lehendakaria Zestoako Forjas de Iraeta eta GRI Castings enpresak bisitatzera joan da
2016.eko ekainak 23
Iñigo Urkullu lehendakaria Forjas de Iraeta lantegia bisitatzen izan da Zestoan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantxa Tapia, lagun duela. Berotan laminatzeko prozesu berria ikusteko aukera izan dute bertatik bertara; horretarako, 13 milioi euroko inbertsioa egin dute esandako enpresan.
Ondoren, lehendakaria eta sailburua GRI Castings galdategi berrian izan dira (lehen TS Fundiciones izenez ezagutzen zen). Sektore eolikorako eta automoziorako piezak ekoizten dituzte han, eta Forjas de Iraeta erosi zuen talde berberak erosi du oraintsu. Han, enpresako arduradunek azaldu dute industria-jarduerari berriro heltzeko helburuz ari direla lanean, eta 2018rako 140 langile izatea aurreikusten dutela.