Lehendakaria Araba Euskaraz-en antolatzaileekin batzartu da
2016.eko ekainak 15
Iñigo Urkullu lehendakaria Araba Euskaraz ekitaldiko antolatzaileekin batzartu da Lehendakaritzan. Araba Euskaraz datorren igandean, ekainak 19an, izango da Agurainen. Aurten Lautada Ikastola da ekitaldiaren antolatzailea.
Bileran Txus Rodriguez Lautada Ikastolako zuzendaria, Jabier Ameskua Lautada Ikastolako presidentea, Xabier Arrieta Arabako Ikastolen Elkarteko presidentea eta Joseba Aginagalde elkarteko zuzendaria egon dira.