Euskotrenek lekuz aldatuko du Elgoibarko autobus geraleku bat astelehenetik, ekainaren 13tik aurrera

64_(2).jpg

2016.eko ekainak 09

 

Datorren astelehenetik, ekainaren 13tik, aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, lekuz aldatuko du Elgoibarren dagoen Sigmako autobus geralekua, geraleku horretan dagoen oinezkoentzako igarobidean egin behar diren lanak direla eta.

Obrak amaitu arte, DB04 Mallabia – Ondarroa eta DB06 Soraluze – Ondarroa autobus lineatako geralekua Santa Ana kaleko 15 zenbakiaren aurrera eramango da.

Santa Ana kaleko geldialdia egin ondoren, autobusak Sigmako zubitik sartuko dira berriro N-634 errepidera, ohiko ibilbidearekin jarraitzeko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.