Osakidetzaren Kontsultategi berria estreinatu dute Luiaondon

DSC_5527.JPG

2016.eko maiatzak 17

  • Kontsultategia gaur, maiatzak 17, zabaldu da, eta astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, 08:00etatik 11:00etara.                                                                                                                             
  • Eraikin birgaitua da, eta medikuntzako bi kontsulta-gela, erizaintzako kontsulta,  sendaketa-gela, eta balio anitzeko gela bat dauzka. Gela horiei esker, asistentzia-kalitatea hobetuko da, eta herritarrentzat errazagoa izango da Osakidetzara iristea.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                      

    Gaurtik aurrera, Luiaondoko eta Aiarako gainerako guneetako 1.262 herritarrek kontsultategi berria izango dute, herrigunean kokatuta, eta, bertan, medikuntzako eta erizaintzako 3.600 kontsulta inguru izatea aurreikusten da.

    Kontsultategia Aiarako Udalak birgaitutako eraikin baten beheko solairuan dago. Osakidetzak, bere aldetik, 94.000 euro inbertitu ditu eraikina egokitzeko. Eraikinak 213 metro karratu ditu, eta indarrean dagoen irisgarritasun araudiaren barruko betekizun guztiak betetzen ditu. Instalazioei esker, osasun arloko langileek honakoak izango dituzte: orain artekoak baino handiagoak diren medikuntzako bi kontsulta-gela eta erizaintzako bat, sendaketa gela bat, balio anitzeko gela bat eta altzari berriak. Horiez gain, komuna daukan aldagela eta materialak gordetzeko biltegia ere izango dituzte. Era berean, pazienteek gune egokiagoa, zabalagoa eta erosoagoa izango dute. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat garrantzia handi du Lehen Mailako Arretan inbertitzeak eta azpiegitura sanitarioak hobetzeak, gaur egun, egunez egun, pazienteei eskaintzen diegun kalitate- mailari eutsi ahal izateko.

    Hori dela-eta, osasun arloko azpiegitura bat zabaldu edo birgaitzea oso berri ona da, gure osasun zerbitzuak Euskadiko auzo, herri eta hirietara hurbiltzeko helburua lortzeko aurrerapausoa delako. Horrek herritarren osasun sistemarako irisgarritasunaren ekitatean ere sakontzea dakar.

    Luiaondon, 2016ko maiatzaren 17an