Burdinbidearen Euskal Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren igandean

Lurrunezko_Trena2.jpg

2016.eko maiatzak 11

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak igandean, maiatzaren 15ean, ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, Azpeitian (Gipuzkoa) duen egoitzan. Ospakizun hori dela eta, hainbat jarduera programatu da.   

Betidanik, Trenbidearen Euskal Museoak maiatzaren 18tik gertuen dagoen asteburura eraman ohi du ospakizuna, izan ere, egun horretan ospatzen baita Museoen Nazioarteko Eguna, UNESCOren esku dagoen ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseiluak) sustaturik.

Egun hori ospatzeko, igande honetan, maiatzaren 15ean, Trenbidearen Euskal Museoak jarduera bereziak antolatuko ditu. Horien artean, Bidasoako trenbidearen mendeurrena ospatzeko erakusketa eta Asociación de Amigos del Ferrocarril de Bilbao izenekoak gidatuko duen modelismoko tren baten erakusketa egongo dira.

Halaber, tren historikoen zirkulazio bereziak egongo dira. Irteera orduak hauek izango dira: 

  • 11:00etan: Portugalgo trenbideetako Allan 301 automotore diesel-elektrikoa (1953. urtea)
  • 12:00etan: Zugastieta lurrun lokomotorra (1888. urtea)
  • 13:00etan: Portugal lurrun lokomotorra (1913. urtea)

Lurrun garabiak eta tranbia elektrikoek ere funtzionatuko dute, eta erakusketak egingo dira museoko tailer mekanikoan.

Igandeko jarduera bereziekin batera, larunbatean lurrun trenaren ohiko irteerak eskainiko dira Museoa eta Lasao artean, 12:30ean eta 18:00etan.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia hau da: 

  • Asteartetik ostiralera, astegunetan: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
  • Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
  • Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Jendearentzako informazioa

·         Burdinbidearen euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

·         Informaziorako teléfono-zenbakia: 943 15 06 77

·         Faxa: 943 15 07 46

·         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es

·         Webgunea: www.euskotren.eus