Euskadin, delinkuentziak % 1,66 egin du behera lehen seihilekoan

delink.JPG

2016.eko maiatzak 03

Azken urteetako joera beherakorra egonkortu da
 
Delinkuentziak % 1,66 egin du behera 2016eko lehen hiruhilekoan EAEn, iazko epe berarekin alderatuta. Jaitsiera hori Euskadiko azken sei urteetako joera beherakorra egonkortu denaren seinale da, eta Ertzaintzaren plangintza estrategikoa bermatzen du, delituak, bereziki astunenak, murrizteari lehentasuna ematen diona. Iazko lehen hiruhilekoan baino 333 arau-hauste gutxiago erregistratu dira aurtengoan; orotara, 9,01 arau-hauste 1.000 biztanleko, iazko aldi horretan bertan baino hamabost hamarren gutxiago. Bilakaera are hobea da, arau-hausteak murriztu arren, Ertzaintzak ustezko delitugile gehiago (% 16 gehiago) inkulpatu dituela kontuan hartuz gero.
 

Delitu astunenen kasuan –hilketak–, aurtengo lehen hiruhilekoan bi erregistratu dira, iaz bezainbeste. Bi kasu horiek argitu ditu Ertzaintzak, eta ustezko egileak epailearen esku utzi.

Lesioen kasuan, nabarmendu behar da familia-barneko aldian behingo tratu txarren kopuruak behera egin duela (224tik 183ra jaitsi da; -% 17,94), baita ohiko tratu txarrenak ere (792tik 748ra; -% 5,56). Alabaina, orotara, lesioen kopuruak gora egin du, hain zuzen, % 1,91.

Urteko lehen hiru hiletan, sexu-askatasunaren aurkako erasoak ere murriztu egin dira (93tik 85era; -% 8,60), baita horietatik larrienak, sexu-erasoak, ere (33tik 22ra; -% 33,33).

Ondarearen aurkako arau-hausteei dagokienez, iruzurrek gora egin dute (% 37,46), batez ere sare informatikoen bidezkoek, baita auto-lapurretek ere (% 33,15), EB osoan gertatu denaren antzera. Halaber, gora egin dute etxebizitzetan indarra erabiliz eginiko lapurretek (% 9,53) eta indarkeria edo larderia erabiliz eginikoek (% 12,26). Horrenbestez, ondarearen aurkako delituek gora egin dute (14.289tik 15.163ra; % 6,12).

Azkenik, lehen hiruhileko horretan, behera egin du droga-trafikoari loturiko arau-hausteen kopuruak (-% 11,69) eta, bereziki, ordena publikoari loturiko delituenak (-% 43,84).

Zigor-erruztapenak

Zigor-erruztapenei dagokienez (atxilotuak edo ikertuak), Ertzaintzak 4.927 lagun utzi ditu epailearen esku lehen hiruhilekoan, iaz baino % 16,45 gehiago.

Lurraldeka eta hirika

Arau-hausteek behera egin dute lehen hiruhilekoan hiru lurraldeetan; gehien Araban (-% 3,76), Gipuzkoan (-% 3,73) eta, azkenik, Bizkaian -% 0,17). 50.000 biztanletik gorako ia udalerri guztietan gertatu da beherakada: Irunen -% 18,38; Getxon -% 15,75; Barakaldon -% 14,54; Gasteizen -% 8,12; eta Donostian -% 5,20. Bilbon baizik ez du egin du gora (% 5).