Glasgoweko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research (Gobernu Bilera 2016-05-03)

logoconsejo.jpg

2016.eko maiatzak 03

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko egunean onartu du Glasgoweko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-en ikertzaile bisitarientzat 2016/20127 ikasturtean diru-laguntza bat deitzen duen agindua.

44.436 euroko diru-laguntza honek bosna hilabeteko (iraila-urtarrila, otsaila-ekaina) bi aldi hartzen ditu, izangaiek bost hilabeteko aldi bakarra aukeratu ahal izango duten arren.

Ondorengoak dira ikertzaile bisitariak ikerketa-lana egin ahal izango duen arloak: kultura, komunikazioa eta komunikabideak.