Euskotrenek autobusen zerbitzua aldatuko du txirrindulari lasterketan zehar ezarritako trafiko mozketengatik

Amorebieta_-_retrocediendo.JPG

2016.eko apirilak 06

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, apirilaren 7an, 8an eta 9an autobusen zerbitzua aldatuko du Euskal Herriko 56. Itzuliaren ospakizunean zehar ezarritako trafiko mozketak direla eta.

Zerbitzu aldaketak ondorengo hauek izango dira:

OSTEGUNA, APIRILAK 7

4. etapa dela eta, Lesaka – Orio, bihar ostegunean lasterketa igarotzen den tokietan trafiko mozketak egongo dira. Hori dela eta, ondorengo autobusen zerbitzuak kendu egingo dira:

•    14:45ean, irteera Zarautzetik Aiarantz eta Oriorantz.
•    15:30ean, irteera Oriotik Zarautzera (N-634 errepidetik) .
•    15:45ean, irteera Zarautzetik Aiarantz eta Oriorantz.

Horrez gain, lasterketa igarotzen den zenbait lekutatik trafikoan unean uneko mozketak egon daitezke ondorengo lineatako autobusen ordutegian  Eibar – Elgeta, Ermua – Donostia (AP-8tik) eta Mallabia – Ondarroa.


OSTIRALA, APIRILAK 8

5. etapa dela eta, Orio – Arrate (Eibar), ondorengo lineatako autobusen ordutegiak eraginak izan ditzake  Eibar – Elgeta, Ermua – Donostia (AP-8tik) eta Mallabia – Ondarroa.


LARUNBATA, APIRILAK 9

Azkenik, 6. etapa dela eta, Eibar – Eibar, ondorengo udal autobusen (UDALBUS) zerbitzuak kendu egingo dira:

•    12:00 Amaña – Azitain.
•    12:20 Azitain – Amaña.
•    12:40 Amaña – Azitain.
•    13:00 Azitain – Amaña.
•    14:00 Eibar – Arrate.
•    14:30 Arrate – Eibar.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea dituzte erabilgarri.