Trenen eta tranbiaren zerbitzu bereziak ostegunean Athletic Club " Sevilla partidua dela eta

tranvíabilbo.jpg

2016.eko apirilak 05

Ostegunean, apirilaren 7an, Euskotrenek trenen eta Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – Sevilla partidua dela eta. Bilboko tranbian 22:50etik 23:10era mozketa partziala burutuko da ere. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

TRANBIA
Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 20:01ean, 20:31ean eta 20:41ean.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua eta Atxurirantz zerbitzu bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik ohiko tranbiak irteten dira zerbitzu gehigarri bereziekin. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

TRENA
Partidu aurretik zerbitzua, Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Txorierrin zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da.

Partiduaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean

• Lutxanatik Lezamara: 23:35ean

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.