Burdinbidearen Euskal Museoak datorren Aste Santuan zehar lurrunezko 10 tren zirkulazioan jarriko ditu

Burdinbidearen_Euskal_Museoa.JPG

2016.eko martxoak 21

Azpeitian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak, guztira lurrunezko 10 tren zirkulazioan jarriko ditu datorren Aste Santuan zehar.

Datozen Aste Santuko oporretan, martxoaren 24tik 28ra, biak barne, Museoak egunero Lurrunezko Tren bi zirkulazioan jarriko ditu. Tren horiek Azpeitiko (Gipuzkoa) instalaziotik eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 16:30ean irtengo dira.

Beste alde batetik, Aste Santuko egun guztietan Museoak jendearentzako irekiera ordutegi berezia jarri du, Pazko astelehena barne. Orokorrean, Burdinbidearen Euskal Museoa astelehenetan itxi egiten dute asteko atsedenaldiagatik, baina Pazko asteko egun hori salbuespena izango da.

Martxoaren 24an (osteguna), 25an (ostirala), 26an (larunbata), 27an (igandea) eta 28an (astelehena) Museoaren irekiera ordutegia ondorengo hau izango da:

• Goizez: 10:30etik 14:00etara.
• Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era.

Aste Santuaren ondoren, Lurrunezko Trenak astebururo ibiliko dira urriaren 31ra arte, eta Azpeitiko Museotik ondorengo orduetan irtengo dira: larunbatetan 12:30ean eta 18:00etan; igandeetan eta jaiegunetan 12:30ean. Horrez gain, urteko edozein egunetan lurrunezko trena alokatzeko aukera egongo da.

Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77.
• Faxa: 943 15 07 46.
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus.
• Web orrialdea: www.bemfundazioa.org