"ZETAZEOAK 10etan": Denboraldi berria
2016.eko martxoak 16
- Zetazeoak ikustera joateko irteerak itsasontziz, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zentroak antolatuta
- AMBAR eta Hegaluzerekin elkarlanean egindako ekintza.
Busturia, 2016ko martxoak 16a.- Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturin kokatua eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari dagokionak, AMBAR Itsas Faunaren Kontserbaziorako eta Ikerketarako Elkarteak eta Hegaluze nautika enpresak "Zetazeoak 10etan" kanpaina abiaraztea aurreikusi dute, zetazeoak ikusteko itsasora egindako irteeretan oinarritzen dena.
“Zetazeoak 10etan” ekintzaren helburua irteeren bidez ugaztun espezie hauen kontserbazioak duen garantziaz jabetzea, Euskal kostaldeetatik hurbil dabiltzan zetazeoak bertatik bertara ikuskatuz. Ekintza hau zetazeoak ez gogaitu, ez nekarazi edota ez kaltetzeko jokabide arauei lotuta egongo da.
Itsasontzian egingo diren ibilbide gidatu hauetan AMBAR Elkarteak emandako azalpenei esker Euskal kostaldeetako itsas faunak eskaitzen digun aberastasuna ezagut dezakegu eta kanpaina honetan, horrez gain hidrofono bati esker itsaso eta itsas animalien soinuak entzungo ditugu. Hidrofonoak itsaspeko soinuak batu, audio seinale bihurtu eta datu neurgarrietan bihurtzeko konfiguratuta daude. Itsaspeko mikrofono hauek ur masa handien azterketa errazten dute, sakonera handiko urak izan arren eta urpeko igeriketa azterketa medio gisa baztertzen denean ere.
2016an bi irteera mota izango ditugu:
Zetazeoak 10etan
"Zetazeoak 10etan" ekintza 10:00etatik 14:00etara izango da eta itsasontziak Bermeoko portutik irtengo dira, 4 orduko iraupena duen ibilbidea eginez. Parte hartzaileek 7 urtetik gora izan beharko dituzte; irteeraren prezioa nagusi bakoitzeko 38€ eta 7 eta 12 urte bitarteko umeentzako 25€ izango delarik.
Zetazeoak 10etan PRO
"Zetazeoak 10etan PRO" ekintza espezializatu honek gure kostaldeko itsas faunak eskaintzen digun aberastasuna ezagutzera eroango gaitu 6 orduko ibilbide gidatuan, 9:00etatik 15:00etara, Bermeoko portutik irtenda 20 milatara eta 2.000 metroko sakonerara dauden espezieak ikuskatzeko aukera izango dugularik: cuvier baleak, katxaloteak, etab. Irteera hauek, 16 urtetik gorakoentzat dira esklusiboki eta tarifa 48€koa da pertsona bakoitzeko.
2016 denboraldiko irteera guztiak hilez hile iragarriko dira eta apirilaren 5etik, urriaren bukaerararte bitartean burutuko dira. Plazak mugatuak dira eta antolakuntzak arrazoi meteorologikoak edo itsasoaren egoera desegokia direla eta, irteera bertan behera uzteko edota aldatzeko eskubidea izango du; partehartzaileek orduan beste itsasontzi batetan berkokatzeko edota dirua bueltatzeko eskubidea izango dute. Parte hartzaileek 7 urtetik gora izan beharko dute eta aurretik 94 687 0402 telefonoan edota info@torremadariaga.org izena ematea beharrezkoa izango da.
Hegaluze enpresak Euskalitek emandako Praktika Onen Ziurtagiria eskuratu du eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutzera emateko helburuarekin itsas bide ezberdinak eskaintzen dituzte.
AMBAR elkartearen helburu nagusia itsas faunaren kontzerbaziorako ekintza eta ikerketa ezberdinen bidez hauei buruzko ezagutza hedatzea da. Gaur egun AMBAR elkarteko partaideek burutzen dituzten ekintzak Euskal Autonomi Erkidegoko kostalden aurki daitezkeen itsas ugaztun (zetazeoa eta pinnipedoak) eta itsas dortoka espezietan zentratzen dira.
Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.