Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 20:00etatik 20:20ra, Athletic Club eta Betis partidua dela eta

tranvía_Euskotren.jpg

2016.eko martxoak 11

Datorren igandean, martxoaren 13an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Betis partidua dela eta. Mozketa partziala, 20:00etatik 20:20ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo den zerbitzu berezi batzuk ere eskainiko ditu 17:14an, 17:29an eta 17:59an eta beste bat Atxuritik Ospitalera 17:36an

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 20:00etatik 20:20ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira.

Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.