Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketa Institutuko ikasleek elkartasun raid batean parte hartuko dute

raid_taldea.jpg

2016.eko martxoak 01

  • Institutuko tailerretan beraiek prestaturiko 2 ibilgailurekin hartuko dute parte ikasleek 2016ko Panda Raiden
  • Panda Raida proba solidario bat da, parte hartzaileak 20 kg eramango dituzte eskola materialetan Marokon banatzeko
  • Proiektua bat dator Lanbide Heziketa gaur egun urratzen ari den lerro berriekin, eta ikastetxeko politikarekin

Errenteriako Don Bosco ikastetxeko ikasleek bi ibilgailurekin hartuko dute parte Panda Raiden2016ko zortzigarren edizio honetan. Panda Raidzeharbide handien pareko raid bat da, baina, batez ere giza esperientzia da,alde solidarioa duena.

2016ko Panda Raida martxoaren 5etik 12ra izango da, irteera Madrilen eta helmuga Marrakechen izango duela. Don Boscoko ordezkaritza hala ere, bezperan, martxoaren 4an abiatuko da Madrilerantz.Taldeek 4.000 kilometro baino gehiago egin behardituzte 7 egunetan, eguneko etapatan banatuta Marokon barna.

Nahitaezko baldintza, ibilbidea auto jakin batekin egitea da. Auto hau Fiat edo Seat Panda da (Seat Marbella ere izan daiteke).

Proiekturako auto bat lantzen hasi ondoren beste aukera bat azaldu zen, bigarren Panda bat prestatzea, Baionako Chambre des Metiers ikastetxearekin elkarlanean. Bigarren ibilgailu honetan ikastetxe bakoitzetik ikasle bat joango da. Autoak gidatuko dituzten ikasleak Jonathan Veiga, Aritz Arias, Ion Gajate eta Jonathan Hondelatte dira. Nahiz eta parte hartzaileak 4 bakarrik izan auto txiki hauen prestaketaren atzean ikasle eta irakasle askoren lan handia dago. Aipamena merezi dute, halaber, Karrozeria zikloko ikasleek ere, hauek arduratu baitira autoen karrozeria eta pintura lanez. Proiektu honetan urtebete baino gehiago daramate eta erakunde eta enpresek ere parte hartzea lortu dute, tartean Errenteriako eta Pasaiako udalek, Michelinek, Repsol AutoGasek, besteak beste.

Elkartasun proba

Panda Raid elkartasun egitasmoa da, ahalik eta neska-mutil gehien eskolaratzea helburua duena. Bere ibilian Maroko hegoaldea zeharkatzen dute, egiteko horretan hondar ale xumea jartzeko asmoz. Horretarako, parte hartzen duen talde bakoitzak 20 kg eskola materiala eramango dute autoan. Material hori Maroko hegoaldean kokatutako eskola batean utziko dute, hirugarren egunean (motxilak, estutxeak, koadernoak, ordenagailuak, kirola egiteko materiala…). Ikasle hauek zehazki ordenagailuak eta eguzki zentral fotovoltaiko bat eramango dituzte. Material hau Keni Solerren bidez lortu da,  hainbat GKE-tan laguntzen ari den  eta bere autoarekin Panda Raiden parte hartuko duen kidearen bidez.

Panda Raida bukatu ondoren ikasleak Errenteriako eta Pasaiako zenbait ikastetxetara joango dira ibilgailuen prestaketan eta Marokon izandako bizipenak kontatzera. Horretarako bi udalekin lankidetza hitzarmena sinatu da.

Ikasleen ekimenez

Panda Raiden parte hartzeko ideia Don Bosco ikastetxeko elektromekanikako ikasle taldearena izan da. Beraiek izan dira irakasleengana zuzendu direnak ekimena proposatuz eta laguntza eske. Irakasleek eta ikastetxeak ez dute zalantzarik izan eta laguntza eskaini diete bi arrazoi nagusi tarteko:

-         Lehena, elkartasunezko ekimen batean parte hartzen da Don Bosco Ikastetxean ematen den espezialitate batekin (automozioarekin) lotura duena.

-         Bigarrena, halako tamainako proiektu batean lan egiteak, ikasleek heziketa-prozesuan ikasitakoa praktikan jartzea dakar, heziketari esperientzia erastea, taldean lan egiten ikastea, proiektu komun batean lan egitea eta baliabide ekonomikoak lortzea ibilgailua prestatzeko. “Automobilgintzako ikasturteetan ibilgailuakkonpontzea eta puntuan jartzea erakusten dugun gauzetako bat da,halere, ikasleek erronka honi aurre egiteko izan duten ilusioa eta interesaikusgarria izan da” aipatu du Don Bosco ikastetxeko irakasle eta PandaRaid Don Bosco 2016 proiektuko taldearen tutore den Iñaki Otaegik.

Lanbide Heziketaren ildo berriekin bat

Panda Raid Don Bosco 2016 proiektuak, ikastetxean harrera oso ona izan du eta bat dator Lanbide Heziketan indartzen ari diren ildo berriekin eta Don Bosco ikastetxeak berak daraman politikarekin, hala nola; erronka jarriz lan egitea, lankidetzan jardutea, zeharkako gaitasunak garatzea (jendaurrean hitz egitea, antolatzeko gaitasuna, ekintzaile izateko gaitasuna, etab.)