Euskadiko XVI Unibertsitate-Kirol Txapelketa
2016.eko otsailak 22
Eusko Jaurlaritzak deituta eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta XVI. edizio honetan, bihar jokatuko da Euskadiko Unibertsitate-Kirol Txapelketa
Bihar asteartea, otsailak 23, Getxoko Kirol instalazioetan jokatuko da Euskadiko XVI. Unibertsitate-Kirol Txapelketa, 550 ikasle baino gehiago parte hartzaile direla. Hiru euskal unibertsitateen partaidetzarekin (Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea), honako kirol modalitate hauek jokatuko dira:
Saskibaloia, Eskubaloia, Futbol 7, Areto Futbola, Padela, Errugbi 7, eta Banakako Tenisa (hauek guztiak gizonezkoen nahiz emakumezkoen kategorietan); Banakako eta binakako Frontenisa, Futbol 11, gomazko nahiz larruzko Paleta, Esku pilota, buruz-buru nahiz binaka, Squasha eta Mahai-tenisa (hauek gizonezkoen kategorian), eta Voleibola, emakumezkoen kategorian soilik.
Parte hartzea azken urteetako altuena izango da aurten, 550 unibertsitate ikasle baino gehiago kirol-lehian arituko baitira, eta beste 50 lagun ordezkari, entrenatzaile, epaile eta antolatzaileen artean.
Aurtengo edizioan, Getxoko udalerrian jokatuko dira kirol proba guztiak, Fadura, Andra Mari eta Gobela kirol-instalazioetan.
Euskadiko Unibertsitate-Kirol Txapelketarekin bat eginez, Errugbi 7an unibertsitateen arteko opena ere antolatu da, bai emakumezkoen eta bai gizonezkoen kategorietan. Unibertsitateetan tradizio handikoa den kirol hau sustatzea da ekimenaren asmoa. Ondorengo unibertsitateetako taldeek konfirmatu dute dagoeneko parte hartzea: Kantabriako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea eta Zaragozako San Jorge Unibertsitatea.