Euskotrenek larunbat arratsaldean zehar Zumaian autobusen zerbitzua aldatuko du

63.jpg

2016.eko otsailak 18

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, larunbateko, otsailaren 20ko, arratsaldean zehar Zumaian (Gipuzkoa) autobusen zerbitzua aldatuko du herri horretan ospatuko den XXII. Herri Lasterketa dela eta.

Euskotrenek Zumaia – Donostia lineako Txomin Agirre eta Patxita Etxezarreta geralekuak kenduko ditu, hori dela eta, Estazioan geraleku bakarra ezarriko du bakarrik ondorengo zerbitzuentzako:

• Irteerak Estaziotik Donostiara: 17:00etan (Autobidetik); 17:15ean (Autobidetik); eta 17:30ean (N-634 errepidetik).

• Irteerak Donostiatik Zumaiara (Estazioa): 15:45ean (N-634 errepidetik); 15:45ean (Autobidetik); 16:45ean (N-634 errepidetik); eta 17:00etan (Autobidetik).


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea dituzte erabilgarri.