Euskotrenek genero berdintasunaren kudeaketan dituen jardunbide onak aurkeztu ditu Bilbon

2016.eko urtarrilak 20

 

  • Ana Oregi: “garraio publikoak berdindu egiten gaitu gure mugitzeko eskubidean, eta eraginkortasunaren, efizientziaren eta berdintasunaren ikuspegitik eraikia izatea eskatzen du”
  • “Gero eta gehiago mugitzen den gizartean, genero berdintasunak erabateko lehentasuna izan behar du zerbitzu publikoen alorrean”
  • Informazio Jardunaldia Sozietate Publikoaren II. Berdintasun Planaren barruan.
  • Imanol Leza: “2010etik hiru puntutan handitu da Euskotreneko emakume langileen ehunekoa: %21ekoa da dagoeneko”

 

Euskotren euskal tren operadoreak, Genero berdintasunaren eta emakumearen lan garapenaren alorretan lortutako helburuak aurkeztu ditu gaur goizean lan topaketa batean. Horien artean daude berdintasunean prestatzea, kanpoko enplegu deialdietan berdintasun irizpideak sartzea eta enpresak kudeatutako kanpo publizitate euskarrietan dagoen Publizitate sexista kontrolatzea. Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburuak adierazi duenez, “garraio publikoak berdindu egiten gaitu gure mugitzeko eskubidean, eta eraginkortasunaren, efizientziaren eta berdintasunaren ikuspegitik eraikia izatea eskatzen du”, eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendariak, Euskotreneko emakume langileen ehunekoak 2010etik izan duen hazkunde positiboa koantifikatu du, “hiru puntutan handitu da: %21ekoa da dagoeneko” 

Ana Oregiren esanetan “gaur egun, mugikortasuna pertsonen beste eskubide subjektibo gisa ezartzen hasten da. Gure gizartea ulertzea ezinezkoa izango litzateke egunero egiten ditugun etengabeko joan-etorri horiek gabe. Horregatik, garraio publikoa, gure mugitzeko eskubidean berdintzen gaituen espazio publiko bilakatzen da, eta eraginkortasunaren, efizientziaren eta berdintasunaren ikuspegitik eraikia izatea eskatzen du, baina baita espazioaren erabileran berdintasun eskubidea gauzatzeko orduan berdintasun gune bilakatzeko auto-exijentzia zorrotzetik ere”.   

Imanol Leza Euskotreneko Zuzendari Nagusiak, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoan “hiru puntu egin duela gora emakume langileen ehunekoak 2010etik” azpimarratu du bere esku-hartzean. “Gaur egun emakumeen ehunekoa lantalde osoan %21ekoa da”. 

Euskotrenen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2012-2015 II. Planak, emakumeen eta gizonen artean hautemandako desorekak zuzentzeko neurriak jasotzen ditu, prozesu guztiak berdintasun printzipioarekin bat etorriz egitea bermatuz. 

Aurkeztu diren jardunbide onak Berdintasun Planaren kudeaketa ereduaren garapenean, Publizitate sexistaren kontrolean, langileak aukeratzeko orduan berdintasun irizpideak sartzean eta emakumeen eta gizonen berdintasunean oinarritutako barne prestakuntzan oinarrituta daude eta “Euskotreneko Zuzendaritzak horiek martxan jartzeko hartu duen konpromisoaren, enpresako hainbat alorren parte hartzearen, enpresan eta ingurunean izandako eraginaren, transferigarritasunaren eta sortutako dokumentazioren ondorioz” aukeratu dira, Imanol Lezak esan duen bezala. 

Euskotreneko Zuzendari Nagusiak, bere esku-hartzean, “bi hobekuntza talde egotearen ondorioz lortutako emaitzak” azpimarratu ditu, “bat kontziliazio arduratsuari buruzkoa, eta bestea bazterketarik gabeko aukeraketari buruzkoa. Kontziliazio arduratsuaren alorrean, enpresaren eguneroko  jardunean ezarrita daude dagoeneko ordutegi eta espazio malgutasunerako neurriak, gizarte alorreko onurak, eta baita ordainketari eta prestakuntzari buruzkoak ere. Gainera, bazterketarik gabeko aukeraketari dagokionez, azpimarragarria da enpresarako egokitutako tresna bat egin dela, alor horretan berdintasun helburuak lortuko direla bermatzen duena. Lehenbiziko pausoa barne deialdien alorrean egin zen, eta ondoren egokituz joan da, kanpo deialdietan ere ezarri ahal izateko”. 

Emakumeak eta Gizonak Berdintasunean Prestatzeari dagokionez, Berdintasun arduradunei  eta EuskoTreneko Sailetako arduradunei, bitarteko agintariei eta langileei zuzendutako barne prestakuntza ekintzen berri eman da. 

Programa horietan lantzen diren alderdiak, sentsibilizazioa berdintasunaren alorrean, maskulinotasun mota berriak, emakumeen kontrako indarkeria, genero zeharkakotasuna erakundeetan, kontziliazio arduratsuaren kudeaketa, hizkuntzaren erabilera ez sexista, eta sexuaren ondorioz baztertzaileak ez diren aukeraketa irudiak eta prozesuak dira. Langileei zuzendutako ekintzen artean, azpimarragarriak dira gizonei zuzendutako GIZONDUZ programa, eta EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSARAKO programa, genero ikuspegitik. Azken programa horrek indarkeria sexista hautematen eta haren aurrean jarduten ikasten laguntzen du. 

Bilbon egin den topaketan, Javier Sánchez Publizitate arduradunak, Eneritz García Aukeraketa arduradunak eta Nerea Osorio Prestakuntza arduradunak ere hartu dute parte.