Eusko Jaurlaritzak 2016an 22 udalerritan sektoreko berrikuntza sustatzen jardungo duten merkataritza-teknikarientzako bekak banatuko ditu

DSCN9660.jpg

2015.eko abenduak 14

 Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak bihar emango dizkie tituluak merkataritza dinamizatzeko teknika berrietan prestatutako 26 gazteei.

Eusko Jaurlaritzak 28 beka banatuko ditu bihar merkataritza-teknikari titulua duten gazteen artean; 2016an, Euskadiko elkarte, plataforma eta udaletan lanean jardungo dute, euskal merkataritza berritzeko baldintza onuragarriak sortzen. Gazteek Bizkaiko 16 gunetan, Gipuzkoako 7 gunetan eta Arabako 3 gunetan beteko dituzte haien zereginak.

Merkataritza sektoreko profesionalak prestatzea da beken xedea: sektorearen egitura eta bilakaera ondo ezagutuko dituzten profesionalak, erabat dinamikoa eta etengabe eboluzioan den ingurune batean agertutako orori irekiak. Haien gaikuntza Eusko Jaurlaritzaren apustuaren parte da. Helburua da toki-merkataritza babesteko tresnak eskain ditzatela, sektorearen profesionalizazioa bermatzeko moduan.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon egingo den ekitaldian 2015eko Merkataritza Sariak parte hartuko dute: Itziar Olaizola, Ekobelargi enpresakoa, Merkataritza Lankidetzaren 2015eko Merkataritza Saria; Teresa Busto, Merkataritza Berrikuntzaren 2015eko Merkataritza Saria; Txintxu San Martin, Zuloa Irudiakoa, Hiri-inguruneak Dinamizatzearen 2015eko Merkataritza Saria; eta Eduardo Bizkarra, Bizkarra okindegi eta gozotegien sortzailea, Lan Ibilbidearen 2015eko Merkataritza Saria. Haiek guztiek beren ikuspegia eta eskarmentua eskainiko dute, bekadunekin egindako mahai-inguru batean.

Ekitaldian, Itziar Epalza sailburuordeak gogoraraziko du zein garrantzitsua den sektorea babesteko ekimen zehatzak egitea, eta etengabe berritzeko eta hobetzeko mezua helaraziko die etorkizuneko profesionalei.