Txalo zaparrada luzea jaso dute Versallesko Operan «Ederra eta Piztia» lana interpretatu duten Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Biarritzeko Balletak

11_12_15_pAR_(1).jpg

2015.eko abenduak 12

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Biarritzeko Balletak Ederra eta Piztia lana interpretatu dute gaur gauean Versallesko Operan eta txalo zaparrada luzea jaso dute. Hurrengo igandera arte arituko dira lana interpretatzen. Jose Antonio Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak zorionak eman dizkie Oriol Roch Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusiari, Ainars Rubikis Orkestrako zuzendariari, Thierry Mandalain Biarritzeko Balleteko zuzendariari, musikariei eta dantzariei. Egunotan Parisen egiten ari zen COP21 klimaren biltzarrean parte hartzen ari den Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua ekitaldian izan da, baita Frantziako komunikabide nagusietako kritikari ugari ere. Guztiek ere bi euskal konpainien lan musikal eta koreografikoa goraipatu dute.