Azucena Salazarrek, Arabako URAko zuzendariak, «urak eta uraren kontsumo ona zaintzera» animatu ditu arabar ikasleak
2015.eko abenduak 03
- Lehen hezkuntzako 6. mailako 700 neska-mutilek COPEren Marrazketa Ekologikoaren X. Lehiaketan parte hartu dute, «Ekoizpen eta elikadura ekologikoa» gaiarekin
- San Viator, Corazonistas, Mercedarias, Presentación de María, Carmelitas, Urkide, Virgen Niña, Escolapias, Paula Montal eta San Bizente Ikastola
VG, 15/12/03
Azucena Salazarrek, Arabako URAko zuzendariak, «urak eta uraren kontsumo ona zaintzera» animatu du arabar ikasle talde bat gaur arratsaldean. Hamaika urte zazpiehun neska-mutilek Euskadiko Coperen Marrazketa Ekologikoaren X. Lehiaketan parte hartu dute, «Ekoizpen eta elikadura ekologikoa» gaiarekin. San Viator, Corazonistas, Mercedarias, Presentación de María, Carmelitas, Urkide, Virgen Niña, Escolapias, Paula Montal eta Oiongo San Bizente Ikastola zentroetako ordezkariak gailendu dira.
Sari-banaketa Gasteizeko Media Markt saltokian izan da, Santiago Ruiz de Azúa kazetariak aurkeztutako ekitaldi batean. Bertan izan dira, halaber, Azucena Salazar, Amaia Barredo, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintzako zuzendaria –zeina arabar produktuen ekoizpen onaz mintzatu den–, eta Gasteizeko alkateordea, Borja Belandia, zeina barazkiak eta fruituak jatera animatu baititu neska-mutilak.
Hauexek izan dira irabazleak: 1.a Uxue Francisco, Sagrado Corazón Carmelitas ikastetxekoa; 2.a Ibai Sánchez Fernández de Barrena, Escolapias Paula Montal ikastetxekoa; 3.a Teresa Atxaerandio, CEU Virgen Niña ikastetxekoa. Akzesitak honako hauentzat izan dira: Eneko López de Luzuriaga, Corazonistas ikastetxekoa; Eider Calleja, Oiongo San Bizente Ikastolakoa, eta Mario Sans Majuelo, Presentación de María ikastetxekoa.