Babes Zibileko zuzendari nafarrak Larrialdiak Kudeatzeko Euskadiko Zentroa bisitatu du

1.JPG

2015.eko urriak 16

Felix Esparza Euskal Autonomia Erkidegoko bere homologoekin bildu da gaur goizean Txurdinagan

Foru-erkidegoko Babes Zibileko zuzendariak, Felix Esparzak, Larrialdiak Kudeatzeko Euskadiko Zentroaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, Bilboko Txurdinaga auzoan; han, Euskadiko administrazioan dituen homologoek egin diote harrera, eta instalazioak erakutsi dizkiote. Bilerak informazioa trukatzeko balio izan du, larrialdien kudeaketaren arloan bi administrazioon lankidetza hobetzeari begira.

Txurdinagan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea eta Esparzaren EAEko homologoa den Josu Zubiagak egin dio harrera Esparzari. Lagun izan ditu Pedro Anitua, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako zuzendaria, eta José Ignacio Trancho, SOS Deiak-eko arduraduna.

Gaurko ostiral goizean izan da bi administraziootako arduradunen arteko bilera, eta larrialdiekin, komunikazio operatiboekin eta abarrekin zerikusian bi erkidegoen arteko harremanen gaur egungo egoera aztertzeko balio izan du. Era berean, zuzendari nafarrak zuzenean ezagutu ditu Txurdinagako instalazioak, non kudeatzen eta koordinatzen baitira EAEn larrialdiekin loturan gauzatzen diren jarduerak.