Saltillo itsasontzi eskola Santurtzira itzuliko da, Galiziako uretan arrantzaldi-praktikak egin eta gero

cabo_dacruz_3.jpg

2015.eko uztailak 24

Concurbión 15 07 24

Saltillo Euskadiko itsasontzi eskola Santurtzira iritsiko da datorren igandean, hilaren 26an, aste batzuetan zehar Kantauriko itsasoko uretan UPV/EHUko ikasleekin «arrantzaldi-praktikak» egin eta gero. Atzo osteguna, itsasontzi beteranoa Corcubiónetik Bizkairantz irten zen. 

 

Mikel Lejarza kapitain eta irakasleak hauxe esan du: «iragan uztailaren 21ean, 21:00ak inguruan, Corcubióneko portura heldu eta Saltillori ongietorria ematera joandako jende multzo handi baten aurrean porturatu ginen. Hilaren 22an, Corcubióneko alkate Manuel Insua hartu genuen itsasontzian, bai eta udalerriko nahiz eskualdeko prentsa ere; haiekin batera, baita beste agintari batzuk eta Corcubióneko Carrumeiro bela-eskolako haurrak ere».

 

Corcubióneko erakundeetako ordezkariek euskal nabigatzaileei gogoratu dietenez, Saltillo 1961ean izan zen Corcubiónen, «Juan Borboia, Kenteko Dukeen ezkontza-hitza emateko zeremoniatik Portugalera itzultzen ari zela. Pedro Galíndez itsasontziaren jabearekin zihoan, eta Portugaleteko Nautika Eskolari eman zion isasontzia, urte batzuk beranduago».

 

«Finisterre inguruan, ekaitza batek ustekabean harrapatu zituen eta Corcubiónera lehorreratzera sartu behar izan zuten, erret-familiak Estatuko lurrak zapaltzea debekatuta zuen arren. Debekatuta egonda ere, Corcubióneko portuko langileek sartzen utzi zioten; hala ere, ia sekretua izan zen haren bisita. Dena dela, badira oraindik Saltillo eta Corcubióneko portuaren arteko komunikazioei buruzko artxiboak Udalean, baita Bartzelonako kondearen argazki bat ere, Corcubióneko erretorea eta Guardia zibilarekin batera» dio erreferentzia historikoak.

 

Corcubióneko egungo alkatearentzat «ohore handia da itsasontzi historiko honi harrera egitea. Primeran kontserbatzen da Euskadiko Marina Zibileko Unibertsitateko ikasleen ahaleginari eta lanari esker eta etorkizuneko marinelen prestakuntzarako kontserbatzen da. Oraingo honetan, zuen bisitak ez gaitu oharkabean harrapatu eta gonbitea luzatu nahi dizuet, Corcubióneko portua besoak beti zabalik hartuko zaituzten portu lagun gisa har dezazuen».

 

Bisita instituzionalaren ondoren, Mikel Lejarza kapitaina Arabako Errioxa ardo bat hartzera gonbidatu zituen han zirenak; halaber, Saltilloren historiari buruzko liburu bat oparitu zion Corcubióneko udalari.