Osakidetzaren 2014-2015eko Lan-Eskaintza Publikoko probak azaroaren 21ean eta 22an egingo dira Donostian, eta abenduaren 12an eta 13an Barakaldon
2015.eko uztailak 21
Osakidetzaren 2014-2015eko lan-eskaintza publikoko probak Donostian eta Bilbon egingo dira, aurtengo urte amaieran. Euskadiko osasun-zerbitzuaren administrazio-kontseiluak gaur onartu ditu datak; hain zuzen, azaroaren 21ean eta 22an Donostiako Barriola ikasgelategian, eta abenduaren 12an eta 13an, Barakaldoko BEC zentroan.Guztira, 57.501 pertsonak izapidetu dute lan-eskaintzan parte hartzeko eskaera: 1.014 lanpostu eskainiko dira, hau da, legeak denboraldi horretarako onartzen duen gehieneko kopurua.
Osakidetzak aurtengo eta hurrengo urterako planteatutako lan-eskaintza publikoetan lehenbizikoa da eta 2.000 lanpostutik gora eskainiko dira. Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren, José María Armentiaren, ustez, «LPEak Euskadiko osasun-zerbitzuan kalitateko-enplegua hobetuko du». Halaber, hau gaineratu du: «legezko oinarriak ezarri dira, hautaketa-prozesua une oro irekia eta gardena izan dadin bermatzeko; hartara, oposiziogile guztiek izango dute lan-eskaintza publikoaren egoera ezagutzeko aukera, fase guztietan»
Orobat, 2014-2015eko lan-eskaintza publikoaren oinarri orokor eta bereziei zuzenketa batzuk egitea adostu dute Osakidetzako administrazio-kontseiluaren bileran, hainbat helegitetan planteatutako gaiak kontuan hartuta eta abiarazitako prozesua hobetzeko asmoz.
Oinarri orokorrei dagokienez, SATSE eta SAE sindikatuek planteatutako errekurtsoa parzialki onartuz, oposizio-probetan aukera-eta tratu-berdintasuna bermatzen urrats bat gehiago egiten duen klausula bat sartu da, horrenbestez, haurdunaldia, erditzea, gaixondoa edota bestelako osasun-eragozpen larriak direla-eta probetara agertu ezin diren pertsonentzat deialdiaren baldintzak moldatu ahal izateko.
Bestalde ere, Eginaren Egiñez Arabako elkartek aurkeztutako errrekurtsoari erantzunez, lanpostu bat gehitu zaio (36) desgaituentzat gordetako lanpostu kopuruari, bai txanda askean eta bai barne-sustapenekoan.
Gainera, SATSEK eta Bizkaiko Erizainen Elkargoak, aurkeztutako errekurstsoa onartuz, Erizaintzako kategoriarako oinarri berezietan, Erizaintzako Graduaren aipamena sartu da deialdietan.
PROBAK EGITEKO DATAK EGUTEGI HONI JARRAIKI EZARRI DIRA:
2015eko azaroaren 21 eta 22an
Non: Barriola ikasgelategia - Donostia
Larunbata, hilak 21
Goizean: Familiako sendagile espezialista - LMT
Emagina
Arratsaldean: Laborategiko teknikaria
Igandea, hilak 22
Goizean: Pediatriako sendagile espezialista - LMT
Fisioterapeuta
2015eko abenduaren 12 eta 13an
Non: BEC, Barakaldo
Larunbata, hilak 12
Goizean: Jagolea
Arratsaldean: Administrari-laguntzailea
Igandea, hilak 13
Goizean: Erizaina
Arratsaldean: Erizaintzako laguntzailea
Data eta ordutegiei buruzko informazio guztia 2014-2015eko lan-eskaintza publikoaren webgunean iragarriko da.
Kategoria eta plaza desberdinen oroigarri bat eginda, aurreragoko informazio batean esan zen bezala, honelaxe banatzen dira jasotako 57.000tik gora eskariak:
|
Kategoria |
GUZTIRA |
|
FAMILIAKO MEDIKUA LMAT |
1.628 |
|
PEDIATRIAKO MEDIKUA LMAT |
198 |
|
EMAGINA |
545 |
|
ERIZAINA |
12.286 |
|
FISIOTERAPEUTA |
1.430 |
|
LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZ |
2.437 |
|
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA |
10.822 |
|
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA |
11.848 |
|
ZELADOREA |
16.307 |
|
|
57.501 |
Lanbide-kategoriak arestiko taulan agertzen diren bederatziak dira. Beste kategoriak 2016ko lan-eskaintza publikoan sartuko dira. Lanpostuen kopurua kategoria bakoitzaren arabera ezberdina da: Erizaintzan 288 eskeintzen diren bitartean, familiako mediku eta pediatren kasuan, 167 dira lanpostuak. Administrari laguntzaileen atalean, berriz, 192, eta beste horrenbeste Erizaintzako laguntzaileei dagokienez. Guztira, esan bezala, mila lanpostutik gora.
Eskaintzaren berritasunen artean, honoko hauek nabarmentzen dira: hautaketa-prozesuaren gardentasuna bermatzera zuzenduriko neurriak egituratzea; berme-neurri bat sartu izana, alegia, izangaiek behin-behinekoz esleitu zaien puntu-kopurua berrikusteko eskatu ahal izan dezaten, helmuga aukera duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratu aurretik; eta frogak aukerako erantzunek osaturiko galdetegi baten bitartez egingo direla, okerreko erantzunentzako zigorrik gabe.
Gasteiz, 2015eko uztailaren 20a