Ana Oregik eta Getxoko alkate Imanol Landak bisita egin diete uholdeei aurre egiteko lanoi, Gobela ibaiako Errekaganeko tartean

ERREKAGANE_GOBELAS_08_07_15_(30).JPG

2015.eko uztailak 08

  • Inbertsioaren garrantzia: 25.108.460€ ibilguaren 3 km-tan  hobekuntza hidraulikoa lortzeko

 

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburu Ana Oregik, Getxoko Alkate Imanol Landak eta URAko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak bisita egin diote gaur goizean uholdeei aurre egiteko URAk egiten dituen lanoi, Gobela ibaiko Errekaganeko tartean; hartara, azken hilabeteetan egindako aurrerapenak ezagutzeko eta 2016ko udan bukatuko diren lanon aurreikuspenak ezagutzeko.

 

Ansolak Oregi eta Landari azaldu dienez “Gobela ibaiaren ur-hustuketarako ahalmena hobetzeko lanon lehen faseko lanak, jada, ur-hustuketa nabarmen handiagoa ahalbidetzen dute. Hots, Cristóbal Valdéseko gainezkebidetik eta La Avanzadako zubiraino doan tartean egindakoa lanok 400metrotan zehar ibilgua lehengo 6 metrotatik 11 metrotara zabaldu dute, eta, ondorioz, orain, tarte horren ahalmen hidraulikoa lehengoa baino 5 aldiz handiagoa da”.

 

Lanon bigarren faseari dagokionez, hots, La Avanzadako zubitik eta Leioako zubirainoko tartean egingo diren lanak: 362metrotan zehar, ibilgua zabaldu egingo da,  13 metroko zabalera izan dezan. Lan horiek 2016ko udan burutuak izatea aurreikusten da: orain, metalezko zutoin-oholak jartzen ari dira, ibilgua “Las Ardillas” parkeraino egokitzeko. Hori egin ahal izateko, El Carmen-ko pasabidea eraitsi behar izan da eta gero ahalmen handiagoko beste pasabide batekin ordezkatuko da.

 

El Carmen-eko pasabidea ordezkatzeko lanak 3 hilabetetan burutuko dira; bitartean, La Avanzadako zubitik eta Leioako zubirainoko tarteko ahalmen hidraulikoa hobetzen jarraituko du URAk.

 

Uholdeei aurre egiteko lanak.

 

Iñigo Ansolak nabarmendu duenez “lanak ez dira hemen bukatzen. Hurrengo fasean, Fadurako lanokin hasiko gara; jada, lizitazioa abian da. Aurreikuspenak betetzekotan, lanon esleipena uda bukaerarantz burutua beharko luke”.

 

Lanon faseak burutzen dituenerako, URAk 25.108.460 € inbestitu izango ditu  Getxon Gobela ibaiaren ahalmen hidraulikoa hobetzeko lanak egiteko; ibilguaren 3 km baino gehiagotan zehar, herrigunetik doan ibilguaren %65ean. URAko zuzendariak Oregi Sailburuari eta Landa Alkateari azaldu dienez “lanok 6 urte luze behar izango dituzte burutuak izateko: 6 zubi eta  2 oinezkoen pasabide ordezkatzeaz gain, ibilgua zabaldu eta 53000 metro koadroko uholde-lautada berreskuratuko zaio Gobela ibaiak handitu behar duenerako”.