"Gora Vasco", Patagoniaren eta Buenos Airesen arteko hiru mila kilometroak oinez eta 100 kilotako eskorga bat eraman egin zituen iruindarraren film dokumentalaren emanaldia

"Gora Vasco" film dokumentalaren afitxea, Larregi Argentinako Patagoniatik Buenos Airesera abiatuz elurrez beterik dagoen bidean.

2015.eko ekainak 09

“Gora Vasco” dokumentalak Guillermo Larregi iruindarraren, “eskorgaren euskalduna”, bizitza eta balentrien berri ematen du. Larregik Patagoniatik Buenos Aireserako bidea egin zuen, bere bidaiarako beharrezkoak ziren gauzak 100 kiloko eskorga bat arrastakaz zeramatzan (euskaldunen gizon-proben bezala).

Erronka bat arrazoi; orain 70 urte, Guillermok 50 urte zituelarik, Argentinara 15 urterekin emigratu eta Patagonian petrolioaren langile bezela ibili zen nafarrak, Buenos Aires-erako bidea hasi zuen.

Dokumentala Gasteizen eta Iruñan emango da. Gasteizen ekainaren 11an, osteguna, arratsaldeko 20:30ean Florida Zinemetan (San Prudentzio kalean) eta Iruñan, ekainaren 13an, larunbata, arratsaldeko 18:30ean Condestable Jauregian (Kale Nagusian).

Bi emanaldietan “Mundo Vasco” aldizkariaren zuzendari den Luis Aramburu egongo da (bera bai argentinar peto-petoa, jatorrien bidegurutzetik sortuta: tolosarra, milandarra eta natibo maputxeena hain zuzen ere). Aramburu Chacabuco hirikoa da, Buenos Airesen ondoan dagoen hiria, non euskal etxearen izenak Guillermo Larregiren izena daraman.  Luis Aramburuk eta “Mundo Vasco” aldizkariak sustatzen dituzte filmaren bi proiekzioak.

Lagunen artean sortutako apostu baten ondorioz hasi zen Guillermoren abentura: “A que no podés”, “A que sí puedo”… Horrela, Larregik bere eskorga hartu eta bidaiari ekin zion. Maila horretako bidai bat erronka huts batean gelditu ahal izan zen baina, Guillermo euskalduna zen, eta hori argi utzi zuen. Bere bidaiak burugogorkeria baino askoz gehiago erakusten du, balore desberdinen testigantza da: hitza, adorea, indar fisiko eta espirituala biltzen dituen baloreen testigantza.

1936urteko maiatzean Buenos Airesera heldu zenean porteño andanak oso harrera beroa egin zion eta, ordurako, bidaian 34 pare alpargata apurturik zituen Guillermok. Bere ibilgailuan 100 kilo zeramatzan liburu, erropa, lo egiteko denda eta bidaian zehar jasotako gauzekin. Iguazún bere etxea eraiki zuen eta bertan gelditu zen 1964 urteko uztailaren 5era arte, zendu zen egunera arte, hain zuzen.

Argentinara izan da euskal emigrazioak gehien emigratu izan duen herria. Eusko-argentinarren arbasoak Pirineoen bi aldeetatik joan ziren, eta Argentina da, duda gabe, mundu mailan euskal kolektibitate kopuru handiena batzen duen herria. Munduan zehar dauden euskal etxeen kopuruaren erdia Argentinan daude eta argentinarren %10ak baino gehiagok, hau da, 4 milioi pertsonak, arbaso euskaldunak dituzte.