Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren lankidetzaz
Besteak beste, ikastetxeetako hezkuntza-markoa, komunikazio-gaitasunak eta partaidetza bultzatzeko proposamenak egiten ikasiko dituzte. Halaber, partaideen adinaren arabera erabili beharreko irakaskuntza-prozesuak bereizten ikasiko dute. Ikastaroan simulazioak egin eta kasu zehatzak landuko dituzte. Gainera, partaideetan oinarritutako metodologia aktiboa eta parte-hartzekoa erabiliko dute.
Hurrengo udalerri hauetako udaltzainek hartuko dute parte: Abadiño, Andoain, Amurrio, Azkoitia, Barakaldo, Donostia, Ermua, Galdakao, Gernika, Getxo, Hernani, Hondarribia, Laudio, Lekeitio, Lezo, Muskiz, Oiartzun, Oñati, Orio, Portugalete, Tolosa, Trapagaran, Ugao, Villabona, Gasteiz, Zalla eta Zarautz.
«Udaltzaingoekin egiten dugun partaidetzaren adibide dira ikastaroak. –esan du Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok- Helburua udaltzainek bide-segurtasuneko lanak egin ahal izatea da, eta behar bezala prestatuta egotea. Izan ere, lan hori ezinbestekoa da beste helburu bat lortzeko: trafiko istripuen ondoriozko biktimen kopurua txikitzea. Kasu honetan, hirigunean».