Ertzaintzaren XXIV. promozioko ikasleek Korrikaren lekukoa eramango dute, bihar, lasterketa Arkautetik igaro ahala

korrika191.jpg

2015.eko martxoak 27

2.173 km-a korrituko dute, Segurtasun Saileko bi sailburuordeekin batera
 
Ertzaintzaren XXIV. promozioan graduatzeko egun Arkauten ikasten ari diren hiru ikaslek eramango dute Korrikaren lekukoa, Segurtasun Saileko bi sailburuordeekin batera, bihar, lasterketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiatik igaro ahala.
 
Barakaldoko Itxaso Alcubillak, Gasteizko Berezi Martínez de la Fuentek eta Oreretako Imanol Pesok eramango dute lekukoa. Haiekin batera izango dira Iñaki Gurtubai, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea, eta Josu Zubiaga, Segurtasuneko sailburuordea.

Ertzaintzako hiru ikasleek eguerdiko hamabiak eta hamar aldera jasoko dute lekukoa, Ilarrazan, Buesa Arenara daraman bidegurutzetik hurbil (N-1 ohia), euskararen aldeko lasterketa maitea Akademiara iritsi baino ehun metro lehenago. Kilometro betez eramango dute, Arkaute ondotik igarotzen den bide-tartetik, Baserri Eskola ingurura iritsi arte. Haiekin batera korrituko dute promozio bereko beste ikasle batzuk eta Akademiako zenbait irakasle ere.