Eusko jaurlaritzak ikasleak sare sozialen arriskuei buruz sentsibilizatuko ditu
2015.eko Martxoak 11
Ikastetxeek eta aisialdiko zentroek eskura dauzkate jada Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako egON LINE programaren hezkuntza-unitateak, ikasleak sentsibilizatu nahi dituztenak sare sozialen, bideojokoen eta smartphoneen erabilerak dauzkan abantailez eta desabantailez. http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/informazioa/tekonologia-berrien-arloko-hezkuntza-lantzeko-gida-pedagogikoa-erabilera-arduratsua-prebentziozkoa-eta-hezigarria/r45-contpfc/eu/
Material hori osatzeaz gain, haurrak eta nerabeak Interneteko arriskuetan eta aukeretan gaitzeko euskal sarea sortu da. Plataforma horren partaide dira Eusko Jaurlaritzaren zenbait sail, egonkortu ondoren, Interneten erabilera seguruarekin zerikusia duten beste erakunde batzuk ere partaideen artean hartuko dituena.
Ekimenaren oinarrian uste sendo bat dago: Internet komunikabide eta informazio-bide bikaina da, baina arazoak sor daitezke informazio horren metodologia eta tratamendua ez badira egiten modu arduratsuan.
Horrenbestez, 2013 urtearen amaieran, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, sektoreko eragileekin elkarlanean, Internetek eskaintzen dituen aukerei eta nerabeen balizko erabilera okerrak izan ditzakeen arriskuei buruz sentsibilizatzeko programa pilotua abiarazi zuen. Euskal sare publikoko bost ikastetxeko DBHko 1., 2. eta 3. mailako 200 bat ikaslek hartu zuten parte esperientzia pilotu honetan.
Lehen fasean, Interneta erabiltzeko nerabeen ohiturak eta moduak aztertu ziren, hala nola tresna erabilienak eta horiek erabiltzean baliatutako komunikazio-elementu guztien pertzepzioa. Ondorengo fasean, ikasleak teknologia berrien erabilera okerrak sor ditzakeen arriskuei buruz sentsibilizatuko dira, eta sarean nabigatzeko esparru seguru bat eraikiko da; esaterako, sareko indarkeria prebenitzen eta aurre egiten irakatsiko zaie.
Iaz gauzatutako azterketa- eta eraketa-prozesuaren ondorio da Interneteko tresna berri hau, egON LINE plataforma, hain zuzen. Horren erronkak prebentzioa, sentsibilizazioa eta gaikuntza areagotzea da, hala nola familiak aintzat hartzea adin txikikoak IKTen erabilera seguruan gaitzean.