Loiolako geltoki berriaren behin betiko proiektua argitaratu du gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak

Atxuri_23_02_14_(112).JPG

2015.eko Otsailak 09

  • Lasarte-Hendaia linearen hobekuntzaren barne dago eta salgaien garraioa sendotuko du
  • Loiolako geltoki berriaren zehaztapenak azaltzen ditu eta Urbia kalea irekiko du, egungo geltokiaren ordez, bi bideko bidezubian egongo baita geltoki berria
  • Egungo trenbidea ez da gehiago arkitektura-oztopo izango eta 12.000 m2 libratuko dira 

 

Gaur, astelehena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak behin betiko onartu du Donostiako Loiolako geltoki berriaren informazio-azterlana, Lasarte-Hendaia linearen hobekuntza funtzionalerako Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak hasitako ekimenen barne dagoena eta salgaien garraioa sendotzeko xedea duena, bidaiari-garraioarekin modu arrazionalizatuan bateragarri eginez. 

 

Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Anguloren arabera, «gauzatzen ari den Loiola-Herrera proiektuaren jarraipena da azterlana. Proiektu horrek barne hartzen ditu Loiola auzoko zein Herrerako geltokiko obrak, 2013tik erabilgarri dagoen Intxaurrondoko geltoki berria eta Urumea ibaiaren gaineko zubi berria, ibaiak gainezka egiteko puntu beltza zena desagerrarazi duena».

 

Ruiz de Angulok gaineratu duenez, «onartu berri den informazio-azterlanaren helburua Loiolako Geltoki Berriaren definizio optimoaren oinarrizko maila zehaztea da, hala nola Loiola auzoko Urbia kalea irekitzea, egungo geltokiaren ordez bi bideko bidezubian eraikita geltoki berria, zehazki, egungo tunelaren eta egungo ezponda gaineko geltokiaren arteko bide-zatian».

 

Ruiz de Anguloren iritzian, «Obra garrantzitsuak izango dira, auzoarentzat arkitektura-oztopo den trenbidea kendu eta loiolarrek 12.000 m2 erabilgarri gehiago izango dituztelako». 

 

Informazio-azterlanak jendaurreko informazioaren izapidea gauzatu zuen, Trenbide-sektorearen Erregelamenduko 10.5 artikuluan jasotakoa betez. Izapide horretan, Donostiako Udalak idatzi bat bidali zuen. Aztertu eta egindako iruzkinak, ahal den neurrian, eraikuntza-proiektuak jasoko dira, urbanizazioaren akaberen eta horien kostuen gaineko oharren bidez.

 

Behin horiek eginda, eraikuntza-proiektua burutu eta Donostiako Udalari igorriko zaio, txostena aztertu eta onar dezan. Donostian kokatutako Anta ingeniaritza-enpresa eta Vaumm arkitektura-estudioa arduratuko dira lanez.