"Hitz egiten duten begiak", AEA gaixotasuna dutenei komunikatzea errazteko Euskadi eta Argentinaren arteko proiektua
2015.eko urtarrilak 29
Argentina-Mercosurreko Euskadiren Ordekaritzak, SPRIri laguntza eskainiaz, Irisbondentzat (www.irisbond.com) bisitak antolatzeko ardura izan zuen. Bestalde, 2014 urtean zehar, Ordezkaritzak parte hartu du ELAk, Argentinako Alboko Eklerosi Amiotrofikoaren Elkarteak (www.asociacionela.org.ar), martxan jarritako “Hitz egiten duten begiak” izeneko gizarte ekimenean. Elkarte horretako presidenteak, Darío Ryba jaunak, pertsonalki egin zion bisita Sara Pagolari, Euskadik Argentina-Mercosurren duen ordezkariari, proeiktuari buruzko nondik norakoak azaltzeko.
Irisbondek, IK4-ko kidea den enpresak, VICOMTECH Fundazioaren laguntzaz, ordenagailua begiradaren bidez kontrolatzea (Eye Tracking) ahalbideratzen duen gailu bat garatu du. Erreminta hau urritasuna duten pertsonengana dago bideratua, bereziki alboko esklerosi amiotrofikoagatik (AEA) mugikortasun arazoak dituztenengana.
Argentinako ELA Elkarteak eta Irisbondek elkarlanean garatutako proiektu honi esker, gaixotasun honen erruz inguruarekin komunikatu ezin zuten hogeita hamar bat paziente ekipamendu berri hau erabiltzen hasiak dira dagoeneko eta lortu dute begiradaren bidartez inguruarekin eraginkortasunez harremanetan jartzea.
www.youtube.com/watch?v=8DLH8RLji6s
Ekimen hau 2014ko abenduan aurkeztu zuten jendartean, Bruselan antolatzen den AEAren Profesionalen Nazioarteko 12. Foroan. Ekitaldi horretan Irisbondeko zuzendari den Eduardo Jauregi izan zen Argentinako ELAren izenean proiektua aurkezteko arduraduna.
www.youtube.com/watch?v=FR74tTVS3Ks
www.youtube.com/watch?v=u1jhzVITzuc