Analisiek baztertu egin dute Basurton ospitaleratutako pazienteak ebola duenik

20080314_01_0015.jpg

2014.eko Urriak 07

Basurtoko unibertsitate ospitalean eta Majadahondako (Madril) Carlos III. Institutuaren laborategian egindako frogek baztertu egin dute pazientea ebolaren birusakin kutsatuta dagoenik.

Igande arratsaldean eraman zuten pazientea Bilboko ospitalera (erreferentziako bi osasun-zentroetako bat ebola birusaren gaixotasuna egon litekeela susmatutako kasuentzat ezarritako protokoloan), eta haren egoera egonkorra da.

Egindako analisien arabera, baieztatu dute pazienteak gaixotasun infekzioso bat daukala, digestioan jatorria duena, eta horretara egokitutako tratamendua ipini diote. Pazientearen sintomak ikusita eta gaixotasunak eragindako herrialde batetik, Nigeriatik, etorri berria zenez, protokoloa martxan jarri zuten. Horrenbestez, pazientea gaixotasun infekziosoen unitate batera eraman zuten eta isolatu egin zuten.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrei lasai egoteko eskatu diete protokoloak ondo funtzionatu bait du.Gainera, osasun-langileei eskerrak eman diete erakusten duten profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik.

Ebola birusaren gaixotasuna baztertuta, ez dugu pazientearen bilakaerari buruzko informazio gehiagorik jakinaraziko.

Gasteizen, 2014ko urriaren 7an