Euskotrenek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean, Azpeitiko jaiak direla eta

17_(4).JPG

2014.eko Uztailak 29

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoak, autobus zerbitzu berezia eskainiko du uztailaren 30eko eta 31ko eta abuztuaren 1eko gauetan, Azpeitiko jaiak (San Inazio) direla eta.

Gaueko autobus zerbitzu bereziak AZPEITIA – AZKOITIA eta AZPEITIA – ZARAUTZ lineetan eskainiko dira (azken kasu horretan autobusak Zestoan, Zumaian eta Getarian ere geldituko dira).

Ordutegiak hauek izango dira:

• Irteerak Azpeititik Azkoitirantz: 0:15ean, 1:45ean, 2:45ean, 3:45ean, 5:00etan eta 6:00etan.

• Irteerak Azpeititik Zarautzerantz: 0:45ean, 3:30etan, 5:30etan eta 6:30etan (azken horrek ez du zirkulatuko uztailaren 31ko gauean; gau horretan, Zarautzera doan zerbitzu berezia 5:30etan amaituko da).

Linea bakoitzeko geralekuak hauek izango dira:

• Azpeitia – Azkoitia: Anbulatorioaren eta Julio Urkixo kalearen arteko guztiak.
• Azpeitia – Zestoa – Zumaia – Getaria – Zarautz: Anbulatorioaren (Azpeitia) eta San Pelaio auzoaren (Zarautz) arteko ohiko guztiak.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es webgunea izango dituzte erabilgarri.