Lehendakariak Goierri Eskolak gauzatzen duen txandakako LHren alde egin du
Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
2014.eko Ekainak 25
Iñigo Urkullu lehendakaria gaur goizean izan da Goierri Eskolaren 50. urtemuga ospatzeko ekitaldian. Ikastetxe horretan prestakuntza eta lana uztartzen dituzte txandakako Lanbide Heziketa dualean; hain zuzen, hori da lehendakariak zabaldu nahi duen eredua. Urkulluk zehaztu duenez, bere helburua da 50 LHko zentro eta 590 enpresa gehitzea proiektuari, ikasleen prestakuntza praktikoan elkarlanean jardun daitezen. Eusko Jaurlaritzak 2.000 euro ematen ditu pertsonako LANBIDEren bidez, proiektua gauzatzeko.""
Lehendakariarekin batera izan da Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburto. Biak izan dira Goierri Eskolaren 50. urtemugan. Gizarte-ekimeneko zentro horretan bat egiten dute enpresek, hezkuntzak eta teknologia-zentroek, proiektuak partekatzea eta ezagutza-transferentzia erraztuz. Lehendakariak ikastetxeak historia osoan izandako eskuzabaltasuna azpimarratu, eta prestakuntzaren arloko eta lankidetza publiko-pribaturako eredutzat jo du.