Euskadiren Txileko ordezkaria, Ramon Unzaga "txilena"ren asmatzailearen ohoretan egindako eskultura baten inaugurazio ekitaldian
2014.eko Maiatzak 16
Rafael Kutz Euskadiren Txileko ordezkaria Ramon Unzagaren ohoretan egindako eskultura baten inaugurazio ekitaldira joan da. Ramon Unzaga euskal jatorriko futbol jokalari ezaguna eta “txilena” izenez ezagutzen den jokaldiaren asmatzailea izan zen. Ekitaldi hori antolatu da futbol jokaldi horren mendeurrena ospatzeko.
Ekitaldia Txileko Talcahuanon egin da eta bertan jokalari horren alaba bat izan da. Ramón Unzaga Bilbon jaio zen eta 12 urte zituela Txilera emigratu zuen gurasoekin; Txileko selekzio nazionalean jokatu zuen nazionalizatu ondoren.
Eskulturaren egilea Angélica Chavarri euskal artista txiletarra da eta Morro de Talcahuano estadioan Unzagak duela 100 urte egindako jokaldia gogorarazten du.