Eusko Jaurlaritzak Bermeoko kai-muturrerako bidea itxiko du bihar, kokotea konpontzen den arte

20130513_01_0161.jpg

2014(e)ko Otsailak 20

o Almudena Ruiz de Angulo: «Pertsonen segurtasuna bermatzeko; izan ere, bermeotarrak paseatzera ateratzen direnean zonalde horretara joan ohi dira»

Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura Zuzendaritzak gaur goizean iragarri duenez, bihartik aurrera (otsailak 21, ostirala), Bermeoko kai-muturreko dikerako bidea itxi egingo du, denboraleek apurtu duten kokotea konpontzeko lanak bukatu arte.

Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko zuzendari Almudena Ruiz de Angulok hauxe zehaztu du: «Neurri hau pertsonen segurtasuna bermatzeko hartuko dugu; izan ere, bermeotarrak paseatzera ateratzen direnean zonalde horretara joan ohi dira, eta ia ezinezkoa da herritarrei sortu den zuloaren ondorioz agerian geratu den harri-lubeta blokera iristea eraginkortasunez eragoztea, beraz, eremu hori arriskutsua da, argi eta garbi».

Joan den asteartean, INHA ingeniaritza-enpresari (Hidrodinamika Aplikatuko Institutua) esleitu zitzaion herri horretako azpiegitura kaltetuak konpontzeko eta berritzeko proiektuaren idazketa. «Hilabeteko epean, irtenbideak gauzatu ahal izateko lain definituta egongo dira. Kai-muturreko dikea errazen konpon daitekeen elementu kaltetua denez, lanak handik hastea erabaki dugu, kai-muturreko dikea ahalik eta lasterren zegoen bezala uzteko eta herritarrei lehenbailehen itzultzeko», adierazi du Ruiz de Angulok.

Orain arte, Bermeoko kaian guztira 1.000 t harri-lubeta bloke jarri dira (3 tonakoak); 210 harri bloke (10 eta 20 t bitartekoak) eta 35 hormigoi bloke (8 tonakoak). Babes-lanak hamar eguneko epean bukatuko dira, beste 40 bloke jarrita. Egunotan, bloke horiek mozteko eta pilatzeko lanak egiten ari dira.
.