Ertzaintzak N-634 errepidea itxiko du Zarauztik Zumaiara itsasgoran

Argitalpen-data: 

Euskalmetek biharko, asteazkena, iragarritako olatu gogorrak direla-eta

N-634 errepidea itxita geratuko da ibilgailuentzat biharko (asteazkena) 18:00ak eta 00:00ak bitartean, itsasgoran. Arriskuak saihestea da helburua, Euskalmetek olatu gogorrak aurreikusi ditu-eta.

Euskal Meteorologia Agentziak, Euskalmetek, biharko beste ekaitz gogor bat aurreikusi du: altuera handiko olatuak eragingo ditu bihar arratsaldean (litekeena da sei eta zazpi metroko altuera izatea ere). Hori dela-eta, arazoak saihesteko, Ertzaintzak N-634 errepidea itxi egingo du Zarauztik Zumaiara bitartean 18:00etatik aurrera eta gauerdira arte (itsasgora 19:50ean izango baita). Nolanahi ere, itsasoaren egoerak aukera ematen badu, bidea lehenago ere irekiko dute.