Osakidetzak hiru Erakunde Sanitario Integratu (ESI) gehiago sortu ditu Bizkaian
2014(e)ko Urtarrilak 30
Pazientearekiko arreta hobetuko duen antolaketa-eredu berri honen behin betiko zabaltze prozesuari ekin zaio era honetan Euskadin
Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Giza Baliabideak Antolatzeko Plana onartu du, halaber
Bizkaiko osasun arloan hiru Erakunde Sanitario Integratu (ESI) gehiago sortzeko baimena eman du gaur Osakidetzako Administrazio Kontseiluak. Horretaz gain, 2014-2016 aldirako Osakidetzako Giza Baliabideak Antolatzeko Plana ere onartu du gaur goizean Gasteizen egindako bileran.
Osakidetzako Plan Estrategikoaren barruko ESI antolamendu-egitura arreta integralerako eredu bat da, Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko laguntza-zatiketa gainditu eta eremu geografiko zehatz baten ardura hartzen duena; betiere, beste erakundeetako osasun zein gizarte zerbitzuekin koordinaturik. Hala, bezeroari arreta hobea eskaintzen zaio, ez baitu berak bi mailen arteko hausturarik hautematen, zaintza jarraitu eta koherente bat baizik.
Era honetan, arreta-prozesuaren zeharkako kudeaketa ahalbidetzen du ESI ereduak, alde batetik bikoiztasunak zein ezeraginkortasunak ekidinez; eta baita patologia bera bi arreta-maila ezberdinetan tratatzen ari den pazienteak erreferentziazko medikua zein duen ez jakitea ere sahiestuz. Aldi berean, antolaketa modu honek bai profesionalen bai arreta-zerbitzuen arteko hartuemanak, elkarlana eta informazio trukaketa errazten ditu.
Horretaz gain, baliabideak eta kostuak optimizatzea ere badakar; zuzendaritzako karguak murriztea, besteak beste (zortzi gutxiago).
Eredu hori biztanle gutxiagoko 4 eskualdetan ezarri da orain arte (Gipuzkoan), baina gaur hartutako erabakiaren bidez Osakidetzako sare osora hedatzen hasiko da. Tokian tokiko beste osasun zein gizarte zerbitzuekin koordinaturik eta Lehen Mailako Arretako Eskualde guztiek erreferentziako ospitaleekin antolaketa bakar bat osatzea dugu helburutzat betiere, legegintzaldiaren hasieran Osasuneko sailburu Jon Darpónek berak Osasun Sailaren ildo eta konpromiso estrategikoak azaltzean aurreratu zuen moduan.
Hala, bada, honelaxe dago laguntzaren antolaketa-mapa Bizkaian:
- Bilbo-Basurtu ESI, Bilboko eskualdea hartzen duena, Lehen Mailako Arretaguneokin:
Zorroza-Alonsotegi (Alonsotegi eta Zorrrozako osasunetxeak)
Basurtu-Altamira (Basurto eta Altamirako osasunetxeak)
Deustu-Arangoiti (Deustu eta Arangoitiko osasunetxeak)
Begoña
Bolueta-Sagarminaga
Bombero Etxaniz
Alde Zaharra
Gazteleku
Indautxu
La Merced (La Merced eta Saralegiko osasunetxeak)
La Peña
Otxarkoaga
Errekalde
J. Saenz de Buruaga
San Adrián
San Ignacio
Santutxu-El Karmelo
Santutxu-Solokoetxe
Txurdinaga
Zurbaran
Mina del Morro
eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.
- Barrualde-Galdakao ESI, Barrualdeko eskualdeak hartzen dituen Lehen Mailako Arretaguneokin: Abadiño-Elorrio-Berriz, Aiala, Zornotza, Arratia, Arrigorriaga, Basauri-Kareaga, Bermeo, Durango, Etxebarri, Galdakao, Gernika, Gernikaldea, Lekeitio, Llodio, Markina-Xemein eta Ondarroa, guztira 58 kontsultategi, 14 osasun zentro, 3 anbulategi, eta Gernika-Lumo Ospitaleak eta Galdakao-Usansolo Ospitaleak osatuta.
- Barakaldo-Sestao ESI, horren barruan San Eloy ospitalean zein honako Lehen Mailako Arretaguneokin: Barakaldo (Gurutzeta, Lutxana, Errontegi, San Vicente, Urban, Zaballa, eta Zuazo osasunetxeak), Sestao (Kueto, Markonzaga eta La Iberia osasunetxeak), lehen Ezkerraldea-Enkarterri eskualdean zeudenak.
|
ORAIN ARTE DAUDEN ESI-AK GIPUZKOA - OSI Bidasoa: Bidasoa Ospitalea zein Irun Erdialdeko, Dunboako eta Hondarribiko osasun-zentroak hartzen ditu barnean. - Debabarrena ESI: Mendaro Ospitalea eta Lehen Mailako Arretaguneok: Ermua, Torrekua, Eibar, Elgoibar eta Deba (guztira, 7 osasunetxe eta 3 kontsultategi). - Debagoiena ESI: Debagoiena Ospitalea eta Lehen Mailako Arretaguneok: Oñati, Bergara, Arrasate, Leintz Bailara (guztira, 4 osasunetxe, 5 kontsultategi eta anbulategi bat). - Goierri-Urola ESI: Zumarraga Ospitalea eta Lehen Mailako Arretaguneok: Azpeitia, Ordizia, Beasain, Lazkao, Legazpi eta Zumarraga (guztira, 7 osasunetxe eta 15 kontsultategi). |
GIZA BALIABIDEEN PLANA
Osakidetzako Kontseiluak Giza Baliabideen Plana onartu du. Osakidetza osorako zehaztutako estrategiekin eta erakunde publikoaren zuzendaritza-kontseiluak 2014-2016 aldirako finkatutako planekin bat dator plan hori.
Giza Baliabideen Planak zortzi jarduera-ildo zehazten ditu, horietan garatu beharreko ekintzak barne: kultura-aldaketa bat, pertsonak eragile gisa hartuta; giza baliabideak beharren arabera planifikatzea; eraginkortasuna pertsonak kudeatzean; araudia egokitzea; lan- eta lanbide-harremanak; hizkuntza-normalizazioa eta lan-osasuna eta laneko arriskuen prebentzioa.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a