Azken eguneratzea: 2014/03/24

DBEB-AVPD Sariak 2014

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak 10. urteurrena ospatzeko ekitaldian banatu zituen sariak.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak DBEBren sariak sortu ditu, ohorezko izaerarekin, eta arlo honetan ari diren profesionalei eta erakunde publiko nahiz pribatuei zuzenduta daude. Sarien helburua da pribatutasunaren esparruan egindako lana aitortzea, bai pribatutasunaren ezagutza handitzen bai ezagutzaren zabalkundean egindakoa.

 

 

 

Lehen edizioan honako pertsona eta erakunde hauek jaso dute saria:

DBEBren saria datu pertsonalak babesteko eskubidearen defentsan eta sustapenean izandako puntako ibilbide profesionalari:
Antonio Troncoso Reigada.

 

 

 

 

DBEBren saria datu pertsonalak babesteko esparruan jardunbide onak erabili dituen Euskal Autonomia Erkidegoko organizazioari:
EUDELi, Jardunbide Egokien Eskuliburuagatik.

 

 

 

 

DBEBren saria datu babesarekin lotutako alderdiei buruz komunikabideek edo aldizkari zientifikoek argitaratutako lan onenari:
EITB taldea.

 

 

 

 

Horiez gain, ohorezko aipamena egin zaio 2004tik 2012ra bitartean DBEBren lehen zuzendaria izan zen Iñaki Vicuña de Nicolási Euskal Autonomia Erkidegoan datuak babesteko oinarrizko eskubidea sustatzeagatik.

Sariak emateko ekitaldia DBEBren 10. urteurrena ospatzeko antolatutako jardunaldiaren barruan egin zen Eusko Legebiltzarrean 2014ko otsailaren 24an.