Azken eguneratzea: 2013/03/13

Hitzamena

EMAKUNDEK ETA SARRAILAGILE FEDERAZIOAK GENERO INDARKERIAREN BIKTIMEI SARRAILA DOAN ALDATZEA ESKAINTZEN DUTE

      

  • - Babes agindua dute emakumeek soilik erabili ahal izango dute zerbitzu hau , eta epaileak sarraila aldaketa egin behar dela esaten duenean
  • - Helburua genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen, euren seme-alaben eta mendekoen babesa hobetzea da

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta Unión de Cerrajeros de Seguridad (UCES) federazioko presidenteak, David Ormaetxeak, hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean zeinaren bitartez UCESek bere zerbitzu profesionalak doan eskainiko dizkie genero indarkeriaren biktima diren emakumeei. Ekintza honen onuradunak izan daitezke indarreko babes-agindua duten genero indarkeriaren emakume biktimak. UCESek bere bazkideen zerbitzu profesionalak doan eskainiko ditu, hain zuzen ere, biktimaren ohiko egoitzaren sarrailaren zilindro edo sarrailaren beraren aldaketa, betiere horrela jasotzen bada babes-aginduan. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen, euren seme-alaben eta mendekoen babesa hobetze aldera sinatzen den akordioa da.

Hitzarmenaren arabera, profesional hauek konpromisoa hartzen dute biktimen eskaerari ahalik eta azkarren erantzuteko, betiere ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu ondoren; hau da, genero indarkeriaren biktimen aldeko babes-agindua edota kautelazko urruntze-neurria baduela, non zehazten diren sarraila aldatzeko baimena eta helbide osoa. Honekin batera eskatzen da etxeko giltza berriak entregatu eta jaso direla egiaztatzen duen agiria behar den bezala beteta izatea. Eskainiko diren zerbitzuak izango dira hornidura, bidaia eta lan-eskua, eta ondorioz, segurtasun arrazoiak medio, sarrailaren zilindroaren ordezkatzea, sarraila osoa beharrezkoa denean edota bigarren sarraila jartzea, sarrailagilearen iritzi profesionalaren arabera, aurrekoa ezinezkoa denean. Atea ez da aldatuko. Biktima bakoitzak doako zerbitzu bakar bat izango du.

Hauek dira doako zerbitzu  hau eskatzeko erabili daitezkeen telefono zenbakiak:

Bizkaia: 94-6420042

Gipuzkoa: 943-104042

Araba: 945-104060

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, azpimarratu du emakumeen kontrako indarkeriaren arazoaren aurrean oso garrantzitsua dela gizarte osoaren inplikazioa eta sinatutako hitzarmena horren adibidea dela. “Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik lortuko dugu emakumeen kontrako indarkeriaren aurka lan egitea” azaldu du. Honekin batera, gogoratu du Emakundek emakumeen babesean eta artatzean lan egiteaz gain, bereziki prebentzioan egiten duela lan, izan ere, “berdintasunaren alde lan egitea indarkeriaren arazoa konpontzeko benetako giltza baita.”