Azken eguneratzea: 2012/11/27

Genero indarkeria

Emakundek Asparrenan gertatutako emakume baten hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die hiritar guztiei

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Asparrenan (Araba) gertatutako emakume baten heriotzaren aurrean bere gaitzespena azaldu du eta gogoratu du emakumeen aurkako indarkeria dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena. Emakundek gizarteari dei egiten dio honelako indarkeria kasuen aurrean sentitzen duten nazka eta gaitzespena adierazteko eta gogorarazten dio indarkeria mota hau emakumeei zuzendutako mehatxu tresna bat dela, egunean indarrean dauden genero arauak aldatu ez ditzaten. Zentzu honetan, gizarte guztiak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan duen erantzukizuna gogoratu du Emakundek eta dei egin die hilketa honen aurrean gaitzespena agertzeko mobilizazioetan parte hartzeko.