Azken eguneratzea: 2012/11/20

Eusko Legebiltzarra

37 emakumek eta 38 gizonek osatzen dute X. Legegintzaldiko Eusko Legebiltzarra

Gaur eratu den Hamargarren Legegintzaldiko Eusko Legebiltzarra 37 emakumek eta 38 gizonek osatuko dute. Emakumeen presentzia Eusko Legebiltzarrean etengabe handituz joan zen 2009ra arte, eta urte horretan murriztu egin zen. Alde horretatik, 2005. urtea oso garrantzitsua izan zen: lehenengoz, emakumezko gehiagok jaso zuen legebiltzarkide-akta gizonezkok baino. Gorakada hori lotuta dago, zalantzarik gabe, 2005eko martxoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Otsailaren 18ko 4/2005 Legea onartu izanarekin. Legea onartzearekin batera, VIII. Legegintzaldian emakumeen gehiengoa lortu zen: 38 emakume eta 37 gizon. Hurrengo legegintzaldian atzera egin zen: 43 gizon eta 32 emakume. Eta oraingoan emakumeen portzentajea berriz igo da: %49,3 emakumeak eta % 50,7 gizonak.

Emakumeen eta gizonen presentziaren bilakaera Eusko Legebiltzarrean

(1980-2012)

Legealdia

I

II

III

IV

V

VI

VII

VIII

IX

X

1980

1984

1986

1990

1994

1998

2001

2005

2009

2012

 Emakumeak %

6,7

10,7

13,3

20

24

29,3

37,3

53,3

45,3

49,3

 Gizonak

 %

 93,3

89,3

86,7

80

76

70,7

62,7

46,7

54,7

50,7

Iturria: Guk egina, lan hauek oinarri hartuta: Elizondo, Arantxa (1999): La presencia de las mujeres en los partidos políticos de la Comunidad Autónoma de Euskadi, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, eta Martínez Hdez, Eva eta Elizondo Lopetegi, Arantxa (2005): “Luces y sombras del papel político de las mujeres en la Comunidad Autónoma del País Vasco”, in VII Congreso Español de Ciencia Política y de la Administración. Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saila. Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza

Emakundek emakume eta gizonen arteko parekotasuna maila legegiletik haratago zabaltzearen garrantzia gogorazi du, gizarteko alor guztietara helduz. María Silvestre Emakundeko zuzendariaren hitzetan, “emakumeek Legebiltzarrean duten presentzia ordezkatze neurri bat da, eta parekotasunak biztanleen %50aren ordezkatze horri erantzuten dio.” Silvestrek gaineratu duenez, “ordezkatzea zenbakietan emateaz gain, garrantzitsua da gaietan ere ematea, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko politikak agenda politikoen egoteko aukera izan dezaten.” Zentzu honetan, Emakundeko zuzendariaren esanetan, “maila exekutiboan, parekotasunak emakumeak ordezkatzeko beharrari erantzuten dio, eta hau erreferente sinboliko garrantzitsua da, zeinen bitartez emakumeak boterean eta erabaki guneetan parte hartzea bermatzen den.”

Honekin batera, Emakundek uste du legeek bakarrik gizartea aldatzeko gai ez badira ere, ezinbestekoak direla aldaketak emateko, 2005eko Berdintasun Legeak erakutsi duenez.