URAk Basauriko Gudarien zubia ordezkatzeko lanak amaitu ditu, Bizkaian
• Gaur, abenduaren 3a, Gudarien zubia trafikoarentzat irekitzen da
• Gudarien zubia ordezkatzeko lan hauen helburua da ibaiaren hustuketa ahalmena hobetzea, eta, horren bitartez, Basauriko herriak uholdeen aurrean duen babesa handitzea
• Bideratze lan hauen lehenengo faseak 14.609.770,01€ aurrekontua eta hiru urteko iraupena izan du.
• Fase hau bukatu ondoren, Uraren Euskal Agentzia- URAk proiektu honen hurrengo tartea hasiko luke Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak elkartzen diren puntutik Bengoetxe presa txikiraino
Gudarien zubia ordezkatzeko lan horrekin Ibaizabal ibaia bideratzeko obren lehenengo fasea ia amaitzear dago, azken pausoen faltan. Lan hauei esker Bandasen zegoen Euskotreneko zubitik Basauriko hirigunean dagoen Ariz zubiraino doan ibai-tarte horren funtzio hidraulikoa eta hustuketa ahalmena hobetuko dira.
Ibai-gune horretan urteetan nabaria izan da uholde handiak husteko ahalmen eskasa, eta hainbat gertakarietan frogatu ahal izan da, larriena 1983. urtean. Eskasia hori eraikuntzekin ibaien guneak betetzearen eta sekzio gutxiko zubiak eraikitzearen ondorio izan daiteke. Proiektuak arazo hau konpondu nahi du eta uholdeek sor ditzaketen kalteak harik eta gehien murriztu.
Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak bideratzeko lan hauen lehenengo faseak 14.609.770,01€ aurrekontua eta hiru urteko iraupena izan du.
Lan hau aurretik existitzen ziren ikerketa eta proiektuetan oinarritu da. Bildutako informazioa eguneratu, eta hainbat ekintzekin osatu zen: alde batetik topografia eta geoteknia kanpainekin; eta, beste alde batetik, informazio bilketarekin ibaiertzetan kokaturik dauden enpresa eta udaletan. Guzti horrez gain, ibilguaren gaur egungo egoeraren ikerketa hidrauliko bat egin zen, bere hustuketa ahalmena aztertzeko eta bidean aurkitzen ziren oztopoek ur laminetan zuten eragina neurtzeko.
Egoera ondo aztertu ondoren bideratze proiektuaren helburuak zehaztu ziren. Horien artean, Gudari kalean dagoen zubiaren ordezkapena, gaur bukatzen dena. Zubi berri horrek puntu zehatz horren egoera hobetzen du uholde arriskuei begira. Orain arte hustuketa ahalmena eskasa zen pila bat zeukalako ibilguaren barruan. Horrek sekzioa murriztu, eta uretan zebiltzan elementu handien bidea oztopatzen zuen.
Zubi zaharra bao bakar bateko berri batengatik ordezkatu da, aurreatezatutako eta prefabrikatutako habeekin eraikia, eta 35 metroko argiarekin. Ezker ertzeko estriboa zementu armatuzko estribo berri batengatik aldatu da, mikropilotatua eta lurrean ainguratua. Eskuineko estriboa, aldiz, berrerabili ahal izan da, aingurak sendotu ondoren eta gainean zementu armatuzko habe berria jarriz.
Uraren Euskal Agentziak lehenengo fase hau bukatu ondoren, bigarren fasea hasiko du, Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak elkartzen diren puntutik Bengoetxe presa txikiraino. Lan hauen barnean aurkitzen da Firestone eta Urbi zubiak mota eta geometría hidrauliko hobeago duten berriago batzuengatik. Honekin baterapresa txikiak aldatuko dira eta baita bere ur tomak ere. Aurrekontua 103196.466,42 eta 20 hilabetetako iraupena izango du.