Azken eguneratzea: 2012/10/05

Eusko Legebiltzarrerako haustekundeak

Legebiltzarrean ordezkaritza izateko aukera duten alderdi politikoetako lurralde zerrendetan sei emakume dira buru

1980ko lehen hauteskundeetatik gaur egun arte, lehendakarigai izan diren emakumeen presentzia anekdotikoa izan da. Horrela, bada, emakumezko lehen lehendakarigaia Enriqueta Benito izan zen, Unidad Alavesa alderdiarekin, 1994an.  Eusko Jaurlaritzarako 2005eko hauteskundeak une garrantzitsua izan ziren ganberaren historian, otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, onartzearen ondorioz,  lehenengoz, gizon baino emakume gehiago egoteaz gain, ordezkaritza lortu zuten sei hautagaitzetatik hiruk emakume bat baitzuten lehendakarigai. Hala eta guztiz ere, egoera hori apartekoa izan zen, eta ez zen errepikatu hurrengo deialdietan. 2009an, Aintzane Ezenarro izan zen emakumezko lehendakarigai bakarra, eta 2012an, EH Bilduko Laura Mintegi eta Ezker Batuako Raquel Modular soilik izango dira. EH-Bildu koalizioak udal-hauteskundeetan eta Amaiurrek orokorretan izandako emaitzen argira, esan daiteke lehenengo aldia dela emakume bat Eusko Jaurlaritzan ordezkaritza zabala izateko aukera duen koalizio baten buru.

 

1. taula. Emakumezko lehendakarigaiak, Eusko Jaurlaritzan ordezkaritza duten alderdi politikoen arabera. 1980-2012

Deialdia

Emakumeren bat da alderdiburu?

Alderdi politikoa

1980

EZ

EZ

1984

EZ

EZ

1986

EZ

EZ

1990

EZ

EZ

1994

Enriqueta Benito

UA

1998

EZ

EZ

2001

EZ

EZ

2005

María San Gil

PP

Nekane Erraskin

EHAK

Aintzane Ezenarro

Aralar

2009

Aintzane Ezenarro

Aralar

2012

Laura Mintegi

EH Bildu

Raquel Modular

Ezker Batua-Berdeak

Iturria: geuk egina.

 

Lurraldea da Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan barrutiko aulkien banaketa erabakitzen duen irizpide nagusia. Horrela, bada, lurralde historiko bakoitzean 25 aulki hautatzen dira, biztanle-kopurua edozein dela ere. Horrek eta alderdi politiko gehienen lurralde-antolamenduak finkatzen dute lurralde historiko bakoitzean zerrendaburu diren pertsonen garrantzia.

2. taulan 1980az geroztik zerrendaburu izan diren emakumeak ageri dira, lurraldearen eta alderdi politikoaren arabera. 1998tik 2005era, oso emakume gutxi izan ziren zerrendaburu: ordezkaritza izan zuten 15 zerrendaburuetatik (gutxi gorabehera) 1 edo 2 soilik ziren emakumeak. Datu horiek ere adierazten dute 2005eko hauteskundeetan 7 emakume soilik izan zirela ganberan ordezkaritza eskuratu zuten zerrendetako buru. Egun, 6 emakume dira ziurrenik ordezkaritza izango duten alderdi politikoen zerrendetako buru.

 

2. taula. Zerrendaburu izan diren emakumezko legebiltzarkideak, lurralde historikoaren eta alderdi politikoaren arabera. 1984-2012.

Deialdia

Emakumezko zerrendaburuak

Alderdi politikoak

1984

Maria Dolores Arrieta (Gipuzkoa)

PCE-EPK

 

Itziar Aizpurua (Gipuzkoa)

HB

1986

Maria Dolores Arrieta (Gipuzkoa)

PCE-EPK

1990

No hay

-

1994

Mati Iturralde (Araba)

HB

 

Jasone Irarragorri (Bizkaia)

EA

1998

Jone Goirizelaia (Bizkaia)

EH

2001

Kontxi Bilbao (Araba)

IU/EB

Jone Goirizelaia (Bizkaia)

EH

María San Gil

PP

2005

Mari Carmen Nieves (Araba)

EHAK

Enriqueta Benito (Araba)

UA

Kontxi Bilbao (Araba)

IU/EB

Maite Aranburu (Bizkaia)

EHAK

María San Gil (Gipuzkoa)

PP

M. Nekane Erraskin (Gipuzkoa)

EHAK

Aintzane Ezenarro (Gipuzkoa)

Aralar

2009

Izaskun Bilbao (Bizkaia)

PNV

Arantxa Quiroga (Gipuzkoa)

PP

Aintzane Ezenarro (Gipuzkoa)

Aralar

2012

Isabel Salud (Araba)

Ezker Anitza

Laura Mintegi (Bizkaia)

EH Bildu

Belén Arrondo (Araba)

EH Bildu

Raquel Modular(Bizkaia)

Ezker Batua

Arantxa Quiroga (Gipuzkoa)

PP

Alba Gutierrez(Gipuzkoa)

Ezker Batua

Iturria: geuk egina.

 


 

Emakumeek autonomia-erkidegoetako hauteskundeetan zerrendaburu gisa duten presentzia % 25 ingurukoa da; Andaluzian (% 25), Aragoin (% 26.6), Kanarietan (% 33,3), Gaztela eta Leonen (% 21), Galizian (% 25%) eta Euskadin (% 23,8) (Lois eta Diz, 2012:174). 3. taulan euskal hauteskundeetan ordezkaritza izan zuten hautagaitzetako zerrendaburuen artean emakumeek 1984tik 2009ra izan duten bilakaera adierazten da.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ekainaren 15eko 5/1990 Legearen arabera burutzen dira. Lege horren 50. artikulua –hautagaitzei buruzkoa– aldatu egin zen otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, onartu zenean. Horrela, bada, arautzen da hautagaien % 50ek sexu berekoak izan behar dutela, seiko tarteetan. Horrela, emakume eta gizonen proportzio hori bete egiten da egungo hautagaitzetan. 3. taulan jasotzen da lehen hiru postuetan dauden emakumeen kopurua, bestela esanda, alderdi politikoek gutxienekoa betetzen duten eta, ondorioz, emakumeak kuotan soilik ageri diren, alegia, 4, 5 eta 6. postuetan, edo, aldiz, lehen hiru postuetan emakumerik baden.

 

3. taula. Ordezkaritza izan zuten hautagaitzen kopurua, buru zuten pertsonaren sexuaren arabera. 1984-2009

Deialdia

Guztira

Gizonak

Emakumeak

 

Abs.

Abs.

%

Abs.

%

1984

15

13

86,7

2

13,3

1986

18

17

94,4

1

5,6

1990

19

19

100,0

0

0,0

1994

19

17

89,5

2

10,5

1998

18

17

94,4

1

5,6

2001

15

12

80,0

3

20,0

2005

15

8

53,3

7

46,7

2009

15

12

80,0

3

20,0

Total

134

115

85,8

19

14,2

Iturria: geuk egina.

 

Hautagaitzen zerrendetako goiko postuetan emakumeek presentzia txikiagoa duten arren, taulako datuetan ikusten da Euskadiko kuota ez dela gutxienekoen kuota. Horrek esan nahiko luke lehen 3 postuetan ez dagoela emakumerik, eta hori ez da gertatzen hautagaitza bakar batean ere. Hala eta guztiz ere, bi hautagaitzak dute emakumeen gehieneko ordezkaritza, alegia, ez dago gizonik lehen hiru postuetan; hori gertatzen da Ezker Batuaren eta EH-Bilduren Bizkaiko zerrendetan.

 

 

 

4. taula. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen hautagaitzetako lehen hiru postuetan dauden emakumeen kopurua, lurralde historikoen arabera. 2012.

 

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Guztira/posibleak

EAJ

1

1

2

4/9

EH-Bildu

2

3

1

6/9

PSE

1

1

1

3/9

PP

1

1

2

4/9

Ezker Batua

1

3

2

6/9

Ezker Anitza

2

1

1

4/9

UPyD

2

1

2

5/9

Iturria: geuk egina.

 

Azkenik, zenbait hautagaitzatarako garrantzitsuagoa da bigarren tartearen banaketa, alegia, 7.etik 12. postuetarakoa, horien emaitzengatik aurreikus baitaiteke lehen tarteko hautagai guztiak hautatuko direla. Aurreko hauteskundeetan lortutako gehieneko eta gutxieneko aulkiak kontuan izanda, litekeena da 7, 8 edo 9. postuek aulkia izatea EAJren kasuan Araban edo Bizkaian, PSEren kasuan Araban edo EH-Bilduren kasuan Gipuzkoan. Kasu horien bigarren tartea aztertzen badugu, Araban, EAJk nahiz EH‑Bilduk gutxienekoen kuota soilik aplikatzen dute, ez dute emakumerik tarte horretako lehen hiru postuetan. Horrez gain, hautagaitza bakar batek ere ez du emakumezkoen gehienekoa betetzen, eta gehiago dira seiko bigarren tarte horretako lehen hiru postuetan emakumezko hautagai bakarra dutenak.

 

5. taula. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen hautagaitzetako bigarren tarteko lehen hiru postuetan dauden emakumeen kopurua, lurralde historikoen arabera. 2012.

 

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Emakumezkoak

/posibleak

EAJ

0

1

2

3/9

EH-Bildu

0

2

1

3/9

PSE

1

1

2

4/9

PP

1

1

2

4/9

Ezker Batua

2

1

2

6/9

Ezker Anitza

1

1

1

4/9

UPyD

1

2

1

5/9

Iturria: geuk egina.