Azken eguneratzea: 2012/09/21

Lehendakariak ASAFESen lana nabarmendu du

Iturria: Irekia - Eusko jaurlaritza

ASAFES Eri Mentala duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak eskerrak eman dizkio lehendakariari elkarte horrek egiten duen lana ezagutzeko egin dien bisitarengatik. Elkartearen helburua da lagundu ahal den guztietan laguntzea oraindik ere baztertuta dagoen talde batek “bizitza oso eta zoriontsu bat” izan dezan, esan dute elkartearen arduradunek “Gizarte honen ezinbesteko atalak gara guztiok” azpimarratu du Ana Belen elkarteko gerenteak.

Eritasun mentala duten pertsonek lana, autonomia eta jarduera eman dezakete, eta horren alde egiten du egunero ASAFESek. “Bizitza laboralean zer nahi duten galdetzen badiezu, guztiek bezala zergak ordaindu ahal izatea erantzuten dizute gehienek" azaldu dio Ana Belenek lehendakariari. Lehendakariak horien "borondate nekaezina, garai hauetan hain beharrezkoa dena” goraipatu du. Ildo horretan, gerenteak azpimarratu nahi izan du elkarteak 36 urte bete ondoren “ilusio, interes eta motibazio” berberari eusten diotela eta hori funtsezkoa dela krisi garai honetan.

“Oso gutxirekin asko egiten dugu” nabarmendu du. Gaur egun Enplegurako zentro berezi bat dute, 40 langilerekin. Laneratzeko programa bat, 140 pertsonarekin, eguneko zentro eta lanean ari dira arlo zentro okupazional bat lortzeko. Lehendakariak bete gabe dituzten erronken berri galdetu duenean Ana Belének esan dio “asko dagoela egiteko estigma negatiboa gainditzeko”.

Bisitak ordubetetik gora iraun du eta denbora horretan lehendakaria elkarteko batzarrarekin bildu da eta ondoren, erabilera anitzetarako gelan izan da erabiltzaileekin batera ekintzei, bidaiei eta dituzten itxaropenei buruz hitz egin dute; urriaren 20an BACen egingo duten merkatu solidarioari buruz ere aritu dira.

ASAFES

1976an sortu zen elkartea, gaixotasun mentala zuten senideen eta gaixotasun mentalaren arloko profesionalen eskutik.

ASAFESen MISIOA gaixotasun mentala duten pertsonen BIZI-PROIEKTU OSO ETA BANAKAKOA bideragarri egitea da, etorkizun, gizarteratze eta normalizaziora bideratuta, hala nola euren bizi-kalitatearen hobekuntzara; pertsona hauen gaitasunak ahalik eta gehien sustatuta eta azpimarratuta.