Lehendakariak doluminak bidali dizkio Joseba Aguirreren sendiari, Eusko Jaurlaritzaren izenean

2012.eko abuztuak 03

Patxi López lehendakariak bere eta Eusko Jaurlaritzaren izenean doluminak bidali dizkio Aguirre sendiari, Joseba Aguirre Zabalaren heriotza dela-eta. José Antonio Aguirreren bigarren seme-alaba Getxon hil zen atzo, 74 urte zituela, denbora luzean gaixo egon ondoren. Honela dio igorritako telegramak:

"Nire doluminik zintzoenak.

Joseba ezin izan zuen pasadan urtean bere aita Lehendakari Agirreri egindako omenaldian egon. Bere heriotza, gaur, gure historia hurbilaren ondare hau pixka bat ahulago uzten du.

Euskadiko Aita Sortzaileei diegun errespetua ez da inoiz galduko.

Agur bero bat, bihotz bihotzez".